Sruthy Sithara
Sruthy Sithara — malabareraz: ശ്രുതി സിത്താര — (Vaikom, Kerala, India, 1996ko maiatzaren 6a) indiar emakumezko modelo transgeneroa da. Gaztetan genero disforia izan zuen, baina unibertsitateko ikasketak amaitu arte ez zuen bere burua transgenerotzat aurkeztu. Sitharak Keralako Gobernuko Gizarte Justizia Sailean egiten zuen lan eta gobernuan lan egiten zuten lau langile transgeneroetako bat zen.
Sruthy Sithara | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kottayam (en) , 1996ko maiatzaren 6a (27 urte) |
Herrialdea | India |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa |
Jasotako sariak | ikusi
|
2018an hasi zen modelo lanetan. 2021ean emakume transgeneroentzako Miss Trans Global nazioarteko edertasun lehiaketa irabazi zuen Indiako ordezkari gisa. Garaipen horri esker nazioarteko edertasun lehiaketa bat irabazi zuen lehenengo indiar emakume transgeneroa izan zen.[1]
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Who is Sruthy Sithara, first Indian to win Miss Trans Global 2021?» The Indian Express 2021-12-05 (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.