Srulik
Srulik (hebreeraz: שרוליק, ˈsʁulik) Israelgo pertsonifikazio nazionala da. Pertsonaia hau Kariel Gardosh (Dosh) komikigileak sortu zuen 1956an[1]. Urte askotan Maariv egunkarian agertzen zen[2].
Srulik | |
---|---|
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
srulik.co.il | |
Hebreeraz, Srulik Yisrael izenaren hipokoristikoa da[3].
Srulik, oro har, tembel kapelaz, sandaliaz eta kaki koloreko galtza motzez jantzita dagoen mutil gazte bat bezala irudikatzen da[3].
Yosef Lapiden ustez, Srulik Israelgo ikurra da, Marianne Frantziako ikurra den bezala, John Bull Britainia Handiko ikurra eta Osaba Sam Ameriketako Estatu Batuetako ikurra[2].
Batzuetan Handalarekin alderatzen zaio, geroago agertu zen Palestinako pertsonifikazio nazionala dena, eta Handalarekin batera agertu da hainbat horma-iruditan[4].
Erreferentziak
- (Ingelesez) Helman, Anat. (2011). A Coat of Many Colors: Dress Culture in the Young State of Israel. Academic Studies Press, 21 or. ISBN 978-1-64469-326-1. (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- (Ingelesez) Greenberg, Joel. «Kariel Gardosh, 79, Who Created Israeli Icon» The New York Times 2000-03-03 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- (Ingelesez) Matlow, David. «Treasure Trove: David Matlow looks at ‘Srulik’, a little boy from Israel’s early days» The Canadian Jewish News 2023-03-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- (Ingelesez) Gil Stern Stern Zohar. «Guest Columnist: Srulik, meet Handala» The Jerusalem Post 2011-01-07 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
Kanpo estekak
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.