Srinagar
Srinagar (urduz: سری نگر) India iparraldeko hiria da, Jammu eta Kaxmir estatuetako udako hiriburua.
Srinagar سری نگر श्रीनगर | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Batasuneko Lurraldeak | Jamnu eta Kaxmir |
Division in India | Kashmir division |
Indiako barruti | Srinagar barrutia |
Izen ofiziala | سری نگر سِریٖنَگَر |
Jatorrizko izena | سری نگر श्रीनगर |
Posta kodea | 190001 |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°05′28″N 74°48′22″E |
Azalera | 294 km² |
Altuera | 1.585 m |
Demografia | |
Biztanleria | 1.180.570 (2011) |
Dentsitatea | 4.015,54 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 0194 |
Ordu eremua | UTC+05:30 |
Hiri senidetuak | Campo Grande |
Matrikula | JK01 |
srinagar.nic.in |
894.940 biztanle ditu (2001).
Geografia
Kaxmirreko haranean dago, nekazaritzako eremu oparo baten erdian, Jhelum ibaiaren ertzean, 1.600 m-ko garaieran.
Jhelum ibaiarekin loturik dauden hainbat ubidek igarotzen dute alderik alde hiria.
Klima
Datu klimatikoak (Srinagar, 1971–1986) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 15.3 | 18.1 | 27.1 | 30.0 | 34.1 | 37.6 | 36.4 | 35.3 | 32.3 | 30.5 | 23.0 | 15.2 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 7.0 | 8.2 | 14.1 | 20.5 | 24.5 | 29.6 | 30.1 | 29.6 | 27.4 | 22.4 | 15.1 | 8.2 | 19.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.5 | 3.8 | 8.8 | 14.2 | 17.7 | 22.3 | 24.1 | 23.5 | 19.8 | 14.1 | 8.1 | 3.4 | 13.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −2.0 | −0.7 | 3.4 | 7.9 | 10.8 | 14.9 | 18.1 | 17.5 | 12.1 | 5.8 | 0.9 | −1.5 | 7.3 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.7 | −10.4 | −3.2 | 0.0 | 3.4 | 7.2 | 10.3 | 10.4 | 5.4 | 0.0 | -6.3 | −10.5 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 48 | 68 | 121 | 85 | 68 | 39 | 62 | 76 | 28 | 33 | 28 | 54 | 710 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 6.6 | 7.3 | 10.2 | 8.8 | 8.1 | 5.7 | 7.9 | 6.8 | 3.5 | 2.8 | 2.8 | 5.1 | 75.6 |
Hezetasuna (%) | 82 | 79 | 70 | 64 | 61 | 56 | 66 | 70 | 67 | 69 | 77 | 84 | 70.4 |
Iturria: NOAA (1961-1990) [1] |
Ekonomia
Ekonomia-jarduera aipagarria da eskulangintza (zeta, alfonbragintza, zilar- eta kobre-lanak). Merkataritzak ere garrantzi handia du. Turismoa da, hala ere, Srinagarreko aberastasun-iturri nagusia. Unibertsitatea du.
Ondasun nabarmenak
Tenplu eta meskita asko ditu; horien artean ezagunak dira Hazratbal eta Jami Masjid meskitak. Oso ezagunak dira orobat Dal aintzirako ur gaineko lorategiak. Nanga Parbat mendia (8.126 m) ere hiritik hurbil dago.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Srinagar Climate Normals 1971-1986. National Oceanic and Atmospheric Administration (Noiz kontsultatua: December 21, 2012).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.