Sranan Tongo

Sranan Tongo (baita Sranantongo "Surinameko mintzaera"[1]) Ingelesean oinarria duen kreolera bat da. Gaur egun 550,000 pertsona inguruk hitz egiten dute Surinamen. Surinameko hizkuntza ofizial bakarra Nederlandera bada ere, Surinamdar askok Sranan Tongoa ere hitz egiten dute.

Sranan Tongo
Sranantongo
Datu orokorrak
Hiztunakama-hizkuntza: 415.700 (2016)
bigarren hizkuntza: 300.000 (2016)
126.000 (1993)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
pidgina
kreolera
Ingeles kreolerak
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2srn
ISO 639-3srn
Ethnologuesrn
Glottologsran1240
Wikipediasrn
Linguasphere52-ABB-aw
IETFsrn

Kreole hizkuntza hau jatorri ezberdinetako esklaboek euren artean komunikatzeko zuten beharragatik sortu zen 1651 urte inguruan. 1667an, Holandarrek Surinam kolonia hartu zutenean, Sranantongoaren erabilera lingua franca gisa hedatu zen.

Egun Sranan tongoa Surinamen eta Surinamdar jatorriko etorkinak bizi diren Herbehereetako hiri-gune handietan hitz egiten da, batez ere elkarrizketa informaletan, askotan Nederlanderarekin askatasun osoz nahastuz.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Sranan Tongo» Ethnologue (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.