Square Séverine
Square Séverine Parisko hiri-parkea da, 20. barrutian. 1933an sortu zuten. Plazan Boulevard Mortier dago mendebaldean, Avenue de la Porte-de-Bagnolet hegoaldean, Rue Le Vau ekialdean eta Rue Dulaure iparraldean.
Square Séverine | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Île-de-France |
Departamendua | Seine |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Udalerri barrutia | Parisko 20. barrutia |
Koordenatuak | 48°52′N 2°25′E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1933 |
Izenaren jatorria | Caroline Rémy de Guebhard |
Arkitektura | |
Azalera | 23.527 m² |
Izena
Plazaren izenak Caroline Rémy "Séverine" (1855-1929) idazle eta kazetari libertario eta feminista frantsesari egiten dio erreferentzia.
Historia
1933an sortu zen Albert Besson doktorearen ekimenez; garai hartan Parisko udal kontseiluko presidenteorde eta barrutiko zinegotzi zen.[1]
Ezaugarriak
Parkea 23 527 m²-koa da. Soropila eta landare trinkoak dituzten lorategiek osatzen dute, baita hainbat espezietako zuhaitz ugarik ere: sahats zuria, zumarra, Judasen arbolaa, ginkgoa, zedrela, pagoa, almez, idi-bihotz arbola, intxaurrondo beltza, Pterocarya fraxinifolia, akazia hiruarantza.
Skateparkea, ping-pongeko mahaiak eta haurrentzako hondarrezko kaxoi batekin jolasgunea ere baditu.[2]
Plaza kulturan
Gilbert Bécaud abeslariak 1957an Casino de París filmerako soinu-banda egin zuen, besteak beste, "Square Séverine" izeneko abestiarekin.
Iruditegia
- Plazaren plaka bat
- Elurra parkean.
- Zuhaitz espezie ugari dago.
- Gauean ixten da.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Frantsesez):Parisko Square Séverine.
- (Frantsesez):Skate parkea Square Séverinen.