Sputnikaren krisialdia
Sputnikaren krisialdia Sputnik programaren arrakastaren ostean estatubatuarrek edukitako erreakzioari deritzo. 1957ko urriaren 4ean, Guda Hotzean jazotako gertaera esanguratsua izan zen sobietarrek Sputnik 1 jaurti zutenean, gizadiak jaurti zuen lehenengo satelite artifiziala hain zuzen. Ordura arte, Estatu Batuak teknologia espazial eta misilen garapenaren alorrean potentziatzat hartzen zen, baina Sputnik 1en jaurtiketak eta estatubatuarren lehenengo bi jaurtiketa saiakeren porrotak bortizki astindu zuen iritzi publiko amerikarra. Horrela, krisialdi bati hasiera eman zitzaion, "Sptunikaren krisialdia" alegia. Sobietar Batasuna mehatxu gogorra bilakatu zen gobernu estatubatuarraren begitara.
Guda Hotzean zehar, Sobietar potentzialarekiko beldurra areagotzen joan zen Etxe Zurian. Izan ere, satelite artifizialak orbitan jartzeko sobietar ahalmenak kontinentearteko misilak eta ojiba nuklearrak sortzeko aukera eman ziezaiokeen era berean. Gertakari honek espazio lasterketa bultzatu zuen eta handik gutxira lehenengo gizakia bidali zen espaziora, Juri Gagarin eta 1969an Apollo 11 misioak ilargiratu zuen eta horrela estreinakoz bi gizakik beste gorputz bateko gainazala zapaldu zuten.
Kanpo estekak
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |