Sputnik
Sputnik 1[1] (errusieraz: Спутник-1) gizakiak espazioratu zuen lehen satelite artifiziala zen, SESB-ak gauzatua. 1957ko urriaren 4an Kazakhstango Baikonur kosmodromotik jaurti zen mundu guztian lilura sortuz, baita beldurra ere garai hartan Estatu Batuen eta SESB-ren artean zegoen Gerra Hotza izenez ezagutzen den egoera zela eta.
Sputnik | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | RKK Energia |
Historia | |
Hurrengoa | Sputnik 2 |
Espazio jaurtiketa | 1957ko urriaren 4a |
Garaia | 1957ko urriaren 4a |
Loss of signal | 1957ko urriaren 26a |
Atmosferan sartzea | 1958ko urtarrilaren 4a |
Kudeatzailea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Honen parte | Sputnik programme (en) |
Dimentsioak | 58 () cm |
Masa | 83,6 kg |
Potentzia | 1 W |
Sputnik 1 izan zen bota zuten lehena, gizakiak espaziora bidali zuen lehen satelitea. 83.6 kilogramoko pisua zuen kapsula hark urtebete egin zuen Lurraren inguruan biraka, harik eta orbitatik erori eta Lurreko atmosferan erre zen arte. Sputnik 2.a bidali zuten hurrengo; kapsula horrek Laika izeneko zakurra eraman zuen espaziora, espazioan izan zen lehen izaki biziduna. Sputnik izena eman zitzaien beste halako zortzi espazio-ontzi izan ziren.
Sputnik-1 jaurtiketa data gizateriaren espazio aroaren hasiera da, Eta Errusian Urtero Ospatzen da Espazioko Tropen egun gogoangarri gisa. Plutonen gainazaleko zelai batek Lurreko lehen satelite artifizialaren izena du.[2]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.