Split

Split (, italieraz Spalato) Kroaziako hiria da, Dalmaziako hiriburua. Hiriak berak 178.192 biztanle baditu ere (2011) hiriaren barrutian 349.314 bizi dira eta beraz Kroaziako bigarren hiri handiena da.

Split Hiria
Spalato
Split
town in Croatia (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Kroazia
EskualdeaSplit-Dalmazia eskualdea
AlkateaŽeljko Kerum
Izen ofizialaGrad Split
Jatorrizko izenaSplit
Posta kodea21000
Geografia
Koordenatuak43°31′N 16°26′E
Map
Azalera62 km²
Altuera0 m
Demografia
Biztanleria160.577 (2021eko abuztuaren 31)
−17.525 (2011)
Dentsitatea3,515 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia021
Hiri senidetuakAncona, Charlottenburg-Wilmersdorf, Dover, Antofagasta, Beit Shemesh, City of Cockburn (en) Itzuli, Ostrava, Trondheim, Benevento, Pescara, Agrigento, Cagli, Ascoli Picenoko probintzia, Gladsaxe Municipality (en) Itzuli, Los Angeles, Mostar, Odesa, Štip Municipality (en) Itzuli, Velenje, Krakovia, Punta Arenas, Kermanxah, Pernik, Wilmersdorf (en) Itzuli, Antalya, Esmirna, Patras eta Rzeszów
MatrikulaST
http://www.split.hr/

Historia

Greziarrek Ασπάλαθος (Asphalatos, otea) izeneko kolonia sortu zuten. Izena inguruan hazten zen landare ohikoenak eman zion, oteak. Erromatarrek Dalmazia hartu zutenean hiriaren izena Spalatum bihurtu zen. Garai hartan Dalmaziako hiriburua zen Salonaetik 10 kilometrora zegoen herrixka bat baino ez zen, baina 305ean, 59 urte zituela eta gaixotasun batek ia ia hil ondoren, Diokleziano erromatar enperadoreak erretiroa hartu zuen. Itsaso Adriatikoko kostaldean jauregia eraiki zuen.

Dioklezianoren jauregiak 38.500 m²ko azalera zeukan eta erdia baino gehiago kanpamendu militarrak osatzen zuen. Harresiek 16 dorre zituzten inguruan eta palazioak ate bana zeukan alde bakoitzean. Aterik handiena Porta aurea (Urrezko atea) zen, Salonarako bidera ematen zuena. Beste ateak Porta argentea (zilarrezko atea), Porta ferrea (Burdinezko atea) eta itsasora ematen zuen Porta aenea ziren. Palazioaren erdian Jupiterren tenplua eta Dioklezianoren mausoleoa zeuden. Palazioa kareharriz eta marmolez egina zegoen erabat.

V mendetik aurrera Dioklezianoren jauregia hiri bihurtzen hasi zen eta 630. urtean avaroek Salona suntsitu zutenean palazioaren harresietan babestu ziren biztanleak. Splitek artzapezpikua lortu zuenean Salonaren ondorengo hiritzat hartua izan zen, eta ondorioz Dalmaziako hiriburu bihurtu zen.

Jadanik Spalato izenarekin 812 eta 1089 artean Bizantziar Inperioaren menpe egon zen arren autonomia handia izan zuen. XII mendean hungariarrak izan ziren Dalmaziaren jabe eta 1420 urtean Veneziaren menpe gelditu zen. XVI. mendean hiria nabarmen handitu zen, aintzinako Dioklezianoren harresietatik haratago hedatu zelarik. Ordutik aurrera Dalmazia osoaren bilakaera historikoa izan zuen, 1797an Napoleonen menpe eta 1809tik aurrera Austriar Inperioaren menpe. 1919an, Lehen Mundu Gerra bukatzean Jugoslaviak hartu zuen eta izena aldatu zioten, Split kroazierazko aldaera hartu zuelarik.

Klima

    Datu klimatikoak (Split)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.4 22.3 23.2 27.7 33.2 38.1 38.6 38.1 34.2 27.9 25.8 18.1 38.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 10.3 11.0 13.7 17.4 22.5 26.7 29.8 29.5 25.1 20.0 14.9 11.5 19.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 7.2 8.2 10.9 14.2 19.0 24.7 26.7 26.8 20.8 17.5 12.8 8.4 16.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.4 5.5 7.6 10.8 15.2 18.8 21.6 21.5 18.1 14.1 9.9 6.0 12.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9.0 -8.1 -6.6 0.3 4.8 9.1 13.0 11.2 8.8 3.8 -4.5 -6.3 -9.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 77.3 62.8 63.4 62.6 55.4 49.7 26.3 42.7 71.0 76.5 112.9 103.5 804.1
Euri egunak (≥ 1 mm) 11 10 10 9 9 9 6 5 7 9 12 12 109
Elur egunak (≥ 1 mm) 1 2 0 0 0 0 0 0 0 0 0 1 4
Eguzki orduak 131.5 147.9 186.8 217.2 273.0 307.4 350.3 324.8 247.3 196.9 130.6 119.3 2633
Iturria (1): National Meteorological and Hydrological Service (Croatia) [1]
Iturria (2): World Weather Information Service [2]

Ondasun nabarmenak

Dioklezianoren jauregia (kroazieraz Dioklecijanova palača): 1979an Gizateriaren ondare izendatu zituen Unescok. Gaur egun Spliten alde historikoa mugatzen du garai bateko palazioaren harresiak. 650 urtean Dioklezianoen mausoleoa zena San Domnius katedrala bihurtu zen (kroazieraz Katedrala Svatog Duje) eta XIII eta XVI mendeen artean kanpandorrea gehito zioten.

Harresiz kanpoko auzoak: XIV. mendeaz geroztik harresiari itsatsia auzo berriak sortu ziren hala nola Lučac, Manus, Dobri, Lovret eta Veli Varos.

Honetaz gain beste eraikin aipagarri batzuk ere badaude, hala nola Kroaziako Antzoki Nazionala, Spliteko Unibertsitatea.

Ingurua

Marjan muinoa 175 metroko altuera duen mendixka hau Spliten sinboloetako bat da. Bertatik badiaren ikuspegi ederrak daude eta museo arkeologiko bat ere bai.

Trogir Splitetik 30 kilometro mendebaldera dagoen herria da. K.a. III mendean sortua eta XIII-XVII arteko eraikin veneziar ugari dituena eta Unescok Gizateriaren Ondare izendatu duena.

Kirola

KK Split (Košarkaški Klub Split), Jugoplastika Split eta Pop-84 Split bezala ezagutua, saskibaloi talde handia da. Jugoslaviako txapelketak irabazteaz gain hiru Europako Kopa irabazi zituen 1989, 1990 eta 1991ean. Bertan jokatzen zuten gerora Gasteizko Saski Baskonian jokatu eta entrenatuko zuen Velimir Perasovićek eta gaur egun entrenatzailea den Duško Ivanovićek.

HNK Hajduk Split (Hrvatski Nogometni klub Hajduk Split), Zagrebko Dinamorekin batera Kroaziako futbol talde garrantzitsuena. Bi aldiz iritsi da UEFAko final erdietara eta hiru aldiz Txapeldunen Ligako final laurdenetara.

Goran Ivanišević tenista, 2001eko Wimbledon irabazlea izan zen eta 1992, 1994 eta 1998an finalista.

Ivano Balić 2003an munduko eskubaloi jokalari onena aukeratu zuten. Kroaziako selekzioarekin 2003ko Munduko txapelketa eta 2004ko Olinpiar Jokoak irabazi zituen eta 2005eko Munduko txapelketan bigarren gelditu. 2007ko Munduko txapelketan jokalari onena izendatu zuten.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Monthly Climate Values. Croatian Meteorological and Hydrological Service (Noiz kontsultatua: 2010-12-11).
  2. Climatological Information. World Meteorological Organization (Noiz kontsultatua: 2010-12-11).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.