Splash
Splash 1984an Ron Howardek zuzendu zuen film bat da, fantasiazkoa eta komedia erromantikoa. Lowell Ganzek eta Babaloo Mandelek idatzia, Allen izeneko protagonistaz (Tom Hanks) maitemintzen den sirena baten (Daryl Hannah) istorioa kontatzen du.
Splash | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1984 | |||
Izenburua | Splash | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | theatrical release (en) eta eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, komedia dramatikoa eta fantasiazko filma | |||
Iraupena | 111 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Produkzio-kodea | 0260 | |||
Grabazio lekua(k) | New York, Los Angeles eta Bahamak | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Ron Howard | |||
Gidoigilea(k) | Lowell Ganz Babaloo Mandel Bruce Jay Friedman (en) Brian Grazer | |||
Antzezlea(k) | ||||
Tom Hanks Daryl Hannah John Candy Eugene Levy Dody Goodman Rance Howard Royce D. Applegate (en) Jeff Doucette (en) Richard B. Shull Howard Morris (en) Tony Longo Bobby Di Cicco Nora Denney Patrick Cronin Shecky Greene Charles Macaulay Joe Grifasi Clint Howard Nick Vallelonga (en) Valerie Wildman Lee Delano Jodi Long Eileen Saki Bill Smitrovich Migdia Chinea Varela Than Wyenn Charles Walker Ronald F. Hoiseck (en) Jack Hallett Daryl Edwards (en) Fil Formicola Rick Dano (en) Babaloo Mandel Fred Lerner Bob Harks (en) Jill Jacobson | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Brian Grazer | |||
Konpainia ekoizlea | Touchstone Pictures The Walt Disney Company | |||
Edizioa | Daniel P. Hanley (en) Mike Hill (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Lee Holdridge | |||
Argazki-zuzendaria | Donald Peterman | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | New York | |||
Argumentu nagusia | Zientzialari eroa | |||
Historia | ||||
Gertaera nabarmenak | principal photography (en) | |||
Jasotako sariak | Saturn Award for Best Actress (en) National Society of Film Critics Award for Best Screenplay (en) | |||
Nominazioak | Writers Guild of America Award for Best Original Screenplay (en) Saturn Award for Best Actress (en) Saturn Award for Best Make-up (en) Saturn Award for Best Fantasy Film (en) Saturn Award for Best Director (en) National Society of Film Critics Award for Best Screenplay (en) Saturn Award for Best Supporting Actor (en) Film onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 57. Oscar Sariak Lowell Ganz, Babaloo Mandel, Bruce Jay Friedman (en) , Brian Grazer | |||
kronologia | ||||
|
Historia
Disneyko konpainia bat den eta helduentzat zuzendutako filmeetan ere espezializatu zen Touchstone Filmsek ekoitzitako lehen filmeetako bat da. Protagonista nagusiaren papera Tom Hanksi eskaini aurretik Dudley Moore, Bill Murray eta John Travoltari eskaini zioten, hauek paper horri uko egin ziotelarik. Eta sirenaren papera Daryl Hannahri eskaini aurretik Sissy Spacek, Debra Winger eta Jane Fondari eskaini zioten, hauek ere paperari uko egin ziotelarik. Tom Hanksek zinean lortu zuen lehen arrakasta izan zen, eta Daryl Hannah aktore ezagun bihurtu zen sirenaren bere paperarekin.
Istorioa
Umetan, Allen Bauer (Tom Hanks) itsasora jaurtitzen da itsasontzi batetik zeozer bitxia ikusten duelako, azkenean sirena bat dena. Urte batzuk beranduago, jada heldua denean, itsasora toki berean erortzen da, eta sirena berak (Daryl Hannah) salbatu egiten du. Sirenaren isatsa giza hankatan bihurtzen da lehor dagoenean eta berriz isats bihurtzen da bustitakoan.
Egun batzuk igaro ondoren, sirenak Allen faltan botatzen du, eta honen bila doa New Yorkera, uretara erori zitzaion diruzorroagatik non topatu asmatzen duelarik. Biluzik agertzen da Askatasunaren Estatuaren oinarrian jende guztiaren aurrean eta atxilotu egiten dute. Allenen diruzorroa daramanez, honi abisua ematen diote eta bere etxera eramaten du. Sirenak ez du Allenen hizkuntza batere hitzegiten, baina azkar ikasten du telebista ikusiz, biltegi handietara doa arropa erostera giza bizitzara ohituz, eta Madison izena hartzea erabakitzen du. Allenekin bizitzen geratzen da denbora askoan, eta azkenean ezkontzea erabakitzen dute Allenek bere emaztearen benetako izaera ezagutu gabe.
Bitartean, sirena ikusi zuen eta honi buruz ikertzen aritu zen zientzialari batek aurkitu egiten du. Hutsegindako zenbait saiakeren ondoren, azkenean aurkitu egiten du eta mozorroa kentzen dio, bere benetako izaera erakutsiz oinak urarekin busti ondoren, isats bihurtzen direnak lekuko askoren aurrean sirenak Alleni bere sekretua aitortu behar zion une berean. Allen eta sirena behartuta eroaten dituzte gune zientifiko batera, Allen laster askatzen duten arren, ezer berezirik ez duela ikusita. Sirena aurkitu zuen zientifikoak azkenean Alleni eta honen anaiari laguntzen die sirena askatzen.
Azkenean, sirenak ihes egiten du eta Allenek berarekin joatea erabakitzen du duen guztia baztertzea batere inporta ez zaiolarik eta elkarrekin uretara doaz bizitza berri bat urazpiko munduan hasteko.
Aktoreak
- Tom Hanks (Allen Bauer)
- Daryl Hannah (Madison)
- Eugene Levy (Walter Kornbluth)
- John Candy (Freddie Bauer)
- Dody Goodman (Mrs. Stimler)
- Shecky Greene (Mr. Buyrite)
- Richard B. Shull (Ross doktorea)
- Bobby di Cicco (Jerry)
- Howard Morris (Zidell doktorea)
- Tony DiBenedetto (Tim, atezaina)
- Patrick Cronin (Michaelson)
- Charles Walker (Michaelsonen laguna)
- David Knell (Claude)
- Jeff Doucette (Junior)
- Royce D. Applegate (Buckwalter)
Sariak
Film hau jatorrizko gidoiaren mailan Oscar Sarietarako izendatua izan zen.
Jarraipenak
Greg Antonaccik Splash Too izeneko jarraipen bat zuzendu zuen, 1988an agertu zena, baina ez zuen jatorrizko aktoreekin lan egin.
Eleberriak
Erresuma Batuan Target Booksek Ian Marterrek Ian Don ezizenarekin idatzitako pelikularen nobelizazio bat argitaratu zuen.
Kantuak
- Fréderic Chopinen 1. Piano kontzertua
- Song of the Southen "Zip-a-Dee-Doo-Dah"
- Donna Summerren "She Works Hard for the Money"
- Sam the Shamen "Wooly Bully"
- Jeffrey Osbornen "Stay With Me Tonight"
- Rita Coolidgen "Love Came for Me"
Bitxikeriak
H2O telesailean ere sirenei filme honetan gertatzen den gauza bera gertatzen zaie. Lehor daudenean giza hankak dituzte, eta bustitakoan hankak isats bihurtzen zaizkie.