Spitz
Spitz motako txakurrak txakur-arrazen artean ezaugarri komun hauek dituzten txakur batzuk dira.
Spitz | |
---|---|
Txakur arraza | |
![]() | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Ezaugarriak
Bi ile-geruza dauzkate txakur hauek, lehena laburra eta artile tankerakoa, eguraldi txarretik babesten dituena; eta bigarren geruza ile luzekoa, leuna eta gorputzetik askatua. Burua ile laburrez estalia dute, azeriarena gogorarazten du formaz, belarri txiki eta puntazorrotzekin, beroaren galera eta izozte-arriskua ebitatzeko. Isatsa altxatua eta bizkar gainean kurbatua eroaten dute ohikoan. Artikoko txakurren antza dutela esan daiteke.
Nazioarteko Federazio Zinologikoak (NFZ) bi ataletan sailkatzen ditu spitz arrazak, gehienak 5. taldearen barruan, bi azpitaldetan, Europako spitzak eta Asiako spitzak eta antzeko arrazak.
Sailkapena eta iruditegia
Spitz izena duten arraza batzuk ere badaude, NFZk ehizako txakur nordiko izendatzen dituena, 2. atalean sailkatuak.
Europako spitzak
![]() Keeshond |
![]() Alemaniako spitz handia |
![]() Spitz aleman ertaina |
![]() Spitz aleman txikia |
![]() Volpino italiarra |
Asiako spitzak eta antzeko arrazak
![]() Eurasier |
![]() Jindo korearra |
||
![]() Hokkaido txakurra |
![]() Kai |
![]() Kishu | |
![]() Spitz japoniarra |
![]() Ryukyu txakurra |
||
![]() Shiba Inu |
![]() Shikoku Inu |
![]() Bangkaew thailandiarra |
![]() Kintamani txakurra |
Txakur nordikoak
![]() Altze-txakur norvegiar grisa |
![]() Altze-txakur norvegiar beltza |
![]() Mendebaldeko Siberiako laika | |
![]() Ekialdeko Siberiako laika |
![]() Laika errusiar-europarra |
![]() Hartz-txakur kareliarra |
![]() Spitz finlandiarra |
![]() Altze-txakur suediarra |
![]() Norrbotteneko spitza |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko Wikipediako «Spitz (perro)» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-10-15eko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.