Spiro Agnew
Spiro Theodore Agnew (Baltimore, Maryland, 1918ko azaroaren 9a - Berlin, Maryland, 1996ko irailaren 17a) estatubatuar politikaria izan zen. Aita jatorriz grekoa zuen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen Baltimoreko Unibertsitatean. 1944an, Estatu Batuetako armadan egin zuen soldadutza, Frantzian eta Alemanian, eta, Koreako Gerraren garaian, beste urtebetez armadara deitu eta bost domina eman zizkioten. Bizitza zibilera itzuli zenean, Baltimoreko abokatu-bulego batean sartu zen, eta berehalaxe hasi zen politikan lanean. Lehenik Diru Kontuen Elkarte Nazionaleko zuzendaria izan zen, eta bere estatuko gobernadore hautatu zuten 1966an. 1968an, lehendakaritzarako hautagai errepublikanoak, Richard Nixonek, bere lehendakariorde izateko aukeratu zuen. Errepublikanoek hauteskundeak irabazi zutenez, Estatu Batuetako 39. lehendakariordea bilakatu zen Agnew. 1973an, ustelkeria eta zerga-iruzurra egitearen salaketapean, dimititu egin zuen, eta Gerald Fordek hartu zuen lehendakariorde-kargua. Abokatuen Elkargotik ere egotzi zuten. 1995ean, Estatu Batuetako senatuak omenaldi bat eskaini zion, eta marmolezko busto bat ipini zuten haren ohorez senatuaren egoitzan, Estatu Batuetako lehendakariordeari dagokionez senatuko lehendakari izan baitzen.
Spiro Agnew | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1969ko urtarrilaren 20a - 1973ko urriaren 10a ← Hubert Humphrey - Gerald Ford →
1967ko urtarrilaren 25a - 1969ko urtarrilaren 7a ← J. Millard Tawes (en) - Marvin Mandel →
1962 - 1966 - Dale Anderson (en) → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Spiro Theodore Agnew | ||||||
Jaiotza | Baltimore, 1918ko azaroaren 9a | ||||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||||||
Heriotza | Berlin (en) , 1996ko irailaren 17a (77 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Dulaney Valley Memorial Gardens (en) | ||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: leuzemia | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Judy Agnew (1942ko maiatzaren 27a - 1996ko irailaren 17a) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Johns Hopkins Unibertsitatea University of Baltimore School of Law (en) Forest Park High School (en) University of Baltimore (en) | ||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Estatu Batuetako Eliza Episkopalianoa | ||||||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa | ||||||
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak