Spinosaurus

Spinosaurus (antzinako grezieraz «arantzadun musker» esan nahi duena), dinosauro teropodoen genero bat izen zen. Kretazikoko hasieran bizi izan zen duela 99-93'5 milioi urte artean[1], gaur egungo iparraldeko Afrikan. Bi espezie ezagutzen dira, S. aegyptiacus (Egipton aurkiturikoa) eta S. maroccanus (Marokon aurkitua)[2], azken hau eztabaidagai bada ere.

Spinosaurus
112 Ma-97 Ma

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSaurischia
FamiliaSpinosauridae
Generoa Spinosaurus
Stromer, 1915
Azpibanaketa
  • S. aegyptiacus Stromer, 1915
  • S. maroccanus? Russell, 1996
Datu orokorrak
Luzera14 m

Inoiz bizi izan den haragijalerik handienetako bat izan zen, Tyrannosaurus baino handiagoa zen. 12-18 metro arteko luzera eta 7-9 tonako pisua hartzen zituen[3].

Aurkikuntzen historia

Aurreneko aurkikuntzak eta izendapena

Spinosaurus aegyptiacus-en arantzak.

Richard Markgrafek 1912an teropodo erraldoi baten hezurdura zatia aurkitu zuen Egipto mendebaldeko Bahariya Formazioan. 1915ean Ernst Stromer paleontologo alemaniarrak deskribatu zuen eta Spinosaurus aegyptiacus izena eman zion[2]. 1934an Stromerrek berak Bahariya Formazioko orno batzuei eta atzeko hanken hezurrei Spinosaurus B izena emanz zien[4]. Dena dela Carcharodontosaurus edo Sigilmassasaurus espezien aztarnak izan zitezkeela uste zuen. Aztarna hauek Munichera bidean kaltetu egin ziren eta ondoren 1944ko aliatuen bonbaketek suntsitu egin zituzten.

Marokoko aurkikuntza

1996an Dale Russellek lepoko orno bat aurkitu zuen Marokoko Kem Kem Ohean eta S. maroccanus izena eman zion, S. aegyptiacus espeziearen ornoak baino luzera-altuera ratio txikiagoa zuelako. Hainbat zientzilarik banakoen arteko aldakortasun onargarria zela iritzi zioten eta gaur egun nomen dubium[5] edo S. aegyptiacus ale gazte bat dela kontsideratzen da[6].

Deskribaturiko aleak

Zazpi Spinosaurus ale deskribatu dira:

  • BSP 1912 VIII 19: 1912an Bahariya Formazioan aurkitu eta Stromerrek deskribatu zuena da[2]. Honako hezur hauek osatzen dute: Ezkerreko baraila, 20 hortz, hainbat orno (lepokoak 2, bizkarrekoak 7, sakroko 3 eta isatseko bat), lau sahiets eta gastralia bat. Horretaz gain bederatzi arantza ere aurkitu ziren, hortik jaso zuen izena. 1944ko apirilaren 24-25 arteko gauean suntsitu zen Bigarren Mundu Gerra barnean aliatuek Municheko Paleontologia museoa bonbakatu zutenean. Stromerren semeak aitaren artxiboak eman zizkion Municheko museoari eta tartean bi argazki ere bazeuden[7].
  • NMC 50791: 1996an Russellek Marokon aurkitu eta deskribaturiko ornoa da. Gaur egun Kanadako Natura Museoan dago[8].
MNHN SAM 124 alea, baraila zatia
MSNM V4047 alea, garezur zatia
  • MNHN SAM 124: 1998an Taquet eta Russellek deskribatu zuten Aljerian arukituriko aztarna. S. maroccanus-i dagozkion baraila zati bat lepoko bi orno eta bizkarreko arko neural bat dira[9].
  • BM231: Hortzaduraren zati bat da, Tunisian aurkitu eta Buffetaut eta Ouajak deskribatu zutena. Lau albeolo eta bi hortz zatik osatzen dute[10].
  • UCPC-2: Hau ere Marokon aurkitu zen 1996an eta 2005ean Milango Historia Naturaleko museoko Cristiano dal Sassok deskribatu zuen. Gaur egun Chicagoko Unibertsitatean aurkitzen da. Garezurreko sudurzuloak eta begi arteko gandorra ditu. 18 cm-ko luzerako pieza da[11].
  • MSNM V4047: Hau ere Cristiano dal Sassoren taldeak deskribatu zuen eta Milango Historia Naturalaren museoan aurkitzen da. 98'8 cm-ko luzera duen garezur zatia da[11].
  • FSAC-KK 11888: Marokon aurkitu eta Ibrahimen taldeak deskribatu zuen 2014an. Bizkarrezureeko hainbat orno ditu, bai eta femurra, tibia eta sahiets batzuk ere. Garezur zati bat ere badu[12].

Aztarna txikiagoak ere aurkitu izan dira, hortz solteak edo hezur zati batzuk.

Deskribapena

Tamaina

S. aegyptiacus aleen tamaina, gizakiarekin alderatuta.

Hasieratik ikusi zen Spinosaurus-a dinosauro teropodo handienetakoa zela[13]. Friedrich von Huene (1926)[14] eta Donald F. Glut (1982)[15] paleontologoek 15 metrotik gorako luzera eman zioten eta sei tona baino gehiagoko pisua. Gregory Paul-ek (1985) ere 15 metrotik gorako teropodoa zela esan zuen baina gehienez 4 tona izango zituela kalkulatu zuen[16].

2005ean Dal Sasso-ren taldeak Suchomimus espinosauridoaren proportzioak aintzat hartuta 16-18 metrotako luzera eta 7-9 tonatako pisua zehaztu zuen[11]. 2007an François Therrien eta Donald Henderson paleontologoek 12'6-14'3 metrotako luzera eta 12-20'9 tonako pisua kalkulatu zuten[3].

Garezurra

Mutur estua zuen eta kono itxurako hortz zuzenak zituen. Muturrean sei-zazpi hortz zituen eta alboetan beste hamabina. Alboetako hortzen artean bigarrena eta hirugarrenak nabarmen handiagoak ziren. Begiartean gandor txiki bat zuen. Dal Sassoren taldearen arabera garezurrak 1'75 metrotako luzera zuen, gaur egun 1'6-1'68 metrotakoa zela pentsatzen da[17].

Hezurdura

Lepo gihartsu luzea zuen, "S" itxurakoa. Sorbalda irtenak zituen eta besoak luzeak eta sendoak ziren. Eskuetan hiru erpe zituen eta lehenengo hatza handiagoa zuen. Falangeak luzeak ziren eta barnerantz okertuta zeuden[12].

Japonian eraikitako Spinosaurus-aren hezurdura (2009). Bizkarreko arantzak eta isatsekoak ongi ikusten dira.

Bizkarraldeko ornoek arantza luzeak zituzten gorantz zabaltzen zirenak, animaliari "bela" antzeko egitura bat gehituz. "Bela" horrek Eguzkiak jotzerakoan odola azkar berotzeko funtzioa izango zuen, eta beroa sakabanatzeko ere balio zezakeen. Ornoek dituzten arantza luze hauek ornoaren gorputza baino hamar aldiz luzeagoak ziren[18]. Aurreko arantzak luzexeagoak ziren atzekoak baino eta oinarrian zabalagoak puntan baino. Zalantza dago konkorraren itxura izango ote zuen egiturak (Stromer, 1915) ala bela itxura (Ibrahim 2014).

Gainerako teropodo erraldoiekin alderatuta aldakoa txikia eta atzeko hanka laburrak zituen. Tibia femurra baino luzeagoa zen gainera. Isatseko ornoek ere arantza fin eta laburrak zituzten[19], eta bertikalki zapala izango zela pentsatzen da, gaur egungo uhandreen eta krokodiloen isatsen antzekoa[20].

Sailkapena

Spinosaurus-ak Espinosauridoen familiari ematen dio izena. Familia honek bi subfamilia ditu, Baryonychinae (Baryonyx walkeri da espezie ezagunena) eta Spinosaurinae. Bigarren honetan kokatzen da S. aegyptiacus. Ardenen aurkikuntzak kontutan hartuta honako kladograma osatu zen 2018an[19]:

Spinosauridae

Praia das Aguncheiras taxon

Baryonychinae

Baryonyx walkeri

Suchomimus tenerensis

Spinosaurinae

Siamosaurus suteethorni

Eumeralla taxon

Ichthyovenator laosensis

Irritator challengeri

Oxalaia quilombensis

Spinosaurini

Gara Samani taxon

Sigilmassasaurus brevicollis

Spinosaurus aegyptiacus

Paleobiologia

Arantzen funtzioa

Spinosaurus-a uretan igeri.

Ez da zehazki ezagutzen Spinosaurus-aren bizkarreko arantzen funtzioa baina hainbat hipotesia plazaratu dira. Argi dago animaliaren itxura nabarmen handitzen zutela eta gainerako espezieak beldurtzeko egitura egokia izango zela[18].

Hipotesi nagusia termorregulaziorako egitura izatearena da. Arantzak elkartzen zituen mintz bat izanzezakeen, "bela itxurakoa" eta odol hodiz josia, eta azalera hori erabiliko zuen beroa xurgatzeko. Honi esker animalia odol berokoa izan zitekeen erdizka, eta gauetan tenperatura asko jeisten zen eremuetan bizitzeko aukera izango zuen. "Bela" honek eguzkitan odola berotzeaz gain haizelekuetan asko freskatzeko aukera ere izango zuen[21]. Baileyren ustetan ordea (1997) belak bero gehiago xurgatuko zuen irradiatuko zuena baino eta horregatik gantz geruza izango zutela pentsatzen da berotatik isolatzeko[18].

Beste hipotesi baten arabera bikotea erakartzeko egitura bat izango zen, gaur egungo paumen itsatsaren antzera erabili ahalko zuena. Stromerrek dagoeneko iradoki zuen arrek eta emek tamaina desberdinetako arantzak izango zituztela[4].

Gimsaren taldeak hirugarren hipotesi bat atera zuen 2015ean. Marlin beladun arrainaren antzeko egitura ikusita helburu hidrodinamikoa zuela iradoki zuen[22]. Animalia urtarra zela ondorioztatu zuten. Bela marlinak bezala erabiliko zuen eta isatsa Alopias marrazoen antzera. Marlinek bela erabiltzen dute taldelanean arrain saldoen bola erraldoiak sortzeko eta ondoren erasotzeko.

Elikadura

Spinosaurus-a garaiko hainbat animalia urtarren artean.

Ez dago argi harrapari lehortarra edo urtarra zen. A. J. Charig eta A. C. Milner paleontologoek Baryonyx walkeri arrantzalea zela esaterakoan Spinosaurus-a ere izan zitekeela pentsatu zen. Hainbat ezaugarri anatomikok krokodiloekin lotzen ditu gainea, sudurzuloak gorantz begira, hortz konikoak eta isatsa bertikalki zapaldua adibidez. Urdailean arrainen hondarrak eta iguanodon hezurrak zituzten Baryonix-ak aurkitu dira, Spinosaurus-a ordea harrapari oportunista izango zela pentsatzen da, tamaina txikiko eta ertaineko animaliak ehizatuko zituena, eta sarraskijalea ere izango zen[16]. Pterosauro baten hondarretan ere aurkitu da Spinosaurus-aren hortz bat.

Ohitura urtarrak

2010an espinosauridoen hortzak oxigeno isotopo analisi bidez ikertu ziren eta garai hartako krokodilo eta dortoken hortzekin alderatu ondoren, bizimodu erdi urtarra zutela ondorioztatu zen[23]. Donald Hendersonek 2018an biriken kokapena aztertu zuen eta ur azaletik asko ezingo zela murgildu ondorioztatu zuen, ondorioz burua uretatik kanpora zuela flotatuko zuela iradoki zuen. Horregatik denbora gehiena uretatik kanpora edo sakonera txikiko uretan pasako zuela iradoki zuen[24].

Ibilera eta postura

XX. mendean zehar lau hankatan irudikatu izan zen baina 1970. hamarkadaren erdialdetik aurrera bi hankatan ibiltzen zela ikusi zen, Baryonix-a aurkitu ondoren bereziki. Espinosauridoek ezin zuten eskua errotatu eta ahurra lurraren kontra zapaldu[25].

Paleoekologia

Bartzelonako Fòrum eraikinaren kanpoaldean kokaturiko eskultura.

Gaur egungo Afrika iparraldean aurkitu dira Spinosaurus-aren fosilak, Egipton, Tunisian, Aljerian eta Marokon[26]. Egipton aurkituriko aleek erakusten dute itsasertzean bizi zirela, marearteko gunean, eta bertako flora nagusia mangladia izango zen. Harrapari erraldoi ugari izango ziren Spinosaurus-aren inguruan, Bahariasaurus-a eta Carcharodontosaurus-a adibidez. Sauropodoak ere baziren eta dortokak eta muskerrak. Uretako faunaren barnean plesiosauroak eta arrain kartilagosoak zeuden[27].

Urtesasoi lehorrean pterosauroak ehizatuko zituen[28].

Spinosaurus-a egungo kulturan

Dinosauroen inguruko liburuetan sarritan marraztu izan da, "bela" egitura hori dela eta, baina informazio urria izan da urteetan zehar eta oinarri zientifikorik gabeko irudikapenak izan dira.

Jurassic Park III filmean protagonista nagusia bihurtu zen. Tyrannosaurus-aren aurka borrokatu eta irabazle ateratzen da[29].

Afrikako hainbat herrialdetako zigilutan irudikatu izan da; Angolan, Gambian eta Tanzanian esate baterako[30].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Elbein, Asher. (2021-01-26). «Was This Dinosaur More Subaquatic Killer or Giant Wading Bird?» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  2. Smith, Joshua B.; Lamanna, Matthew C.; Mayr, Helmut; Lacovara, Kenneth J.. (2006/03). [0400:NIRTHO2.0.CO;2/NEW-INFORMATION-REGARDING-THE-HOLOTYPE-OF-SPINOSAURUS-AEGYPTIACUS-STROMER-1915/10.1666/0022-3360(2006)080[0400:NIRTHO]2.0.CO;2.full «NEW INFORMATION REGARDING THE HOLOTYPE OF SPINOSAURUS AEGYPTIACUS STROMER, 1915»] Journal of Paleontology 80 (2): 400–406.  doi:10.1666/0022-3360(2006)080[0400:NIRTHO]2.0.CO;2. ISSN 0022-3360. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  3. Therrien, François; Henderson, Donald M.. (2007-03-12). [108:MTIBTY2.0.CO;2 «My theropod is bigger than yours … or not: estimating body size from skull length in theropods»] Journal of Vertebrate Paleontology 27 (1): 108–115.  doi:10.1671/0272-4634(2007)27[108:MTIBTY]2.0.CO;2. ISSN 0272-4634. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  4. Stromer, E.. (1934). Ergebnisse der Forschungsreisen Prof. E. Stromers in den Wüsten Ägyptens. II. Wirbeltier-Reste der Baharije-Stufe (unterstes Cenoman). 13. Dinosauria. Abhandlungen der Bayerischen Akademie der Wissenschaften Mathematisch-naturwissenschaftliche Abteilung, Neue Folge (alemanieraz). 22:, 1-79 or..
  5. (Ingelesez) Ibrahim, Nizar; Sereno, Paul C.; Sasso, Cristiano Dal; Maganuco, Simone; Fabbri, Matteo; Martill, David M.; Zouhri, Samir; Myhrvold, Nathan et al.. (2014-09-26). «Semiaquatic adaptations in a giant predatory dinosaur» Science 345 (6204): 1613–1616.  doi:10.1126/science.1258750. ISSN 0036-8075. PMID 25213375. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  6. (Ingelesez) Sereno, Paul C.; Beck, Allison L.; Dutheil, Didier B.; Gado, Boubacar; Larsson, Hans C. E.; Lyon, Gabrielle H.; Marcot, Jonathan D.; Rauhut, Oliver W. M. et al.. (1998-11-13). «A Long-Snouted Predatory Dinosaur from Africa and the Evolution of Spinosaurids» Science 282 (5392): 1298–1302.  doi:10.1126/science.282.5392.1298. ISSN 0036-8075. PMID 9812890. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  7. (Ingelesez) Paleontological Society. (1968). «Memoir» Memoir ISSN 0022-3360. PMC 702603170. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  8. Russell, D.A.. (1994). Isolated dinosaur bones from the Middle Cretaceous of the Tafilalt, Morocco. Bulletin du Muséum National d'Histoire Naturelle, Paris, 4e Série, Section C. 18 (2–3):, 349–402 or..
  9. Taquet, Philippe; Russell, Dale A.. (1998-09-01). «New data on spinosaurid dinosaurs from the early cretaceous of the Sahara» Comptes Rendus de l'Académie des Sciences - Series IIA - Earth and Planetary Science 327: 347–353.  doi:10.1016/S1251-8050(98)80054-2. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  10. (Ingelesez) Buffetaut, Eric; Ouaja, Mohamed. (2002-09-01). «A new specimen of Spinosaurus (Dinosauria, Theropoda) from the Lower Cretaceous of Tunisia, with remarks on the evolutionary history of the Spinosauridae» Bulletin de la Société Géologique de France 173 (5): 415–421.  doi:10.2113/173.5.415. ISSN 0037-9409. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  11. Sasso, Cristiano Dal; Maganuco, Simone; Buffetaut, Eric; Mendez, Marco A.. (2005-12-30). «New information on the skull of the enigmatic theropod Spinosaurus, with remarks on its size and affinities» Journal of Vertebrate Paleontology 25 (4): 888–896.  doi:10.1671/0272-4634(2005)025[0888:NIOTSO]2.0.CO;2. ISSN 0272-4634. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  12. (Ingelesez) Evers, Serjoscha W.; Rauhut, Oliver W. M.; Milner, Angela C.; McFeeters, Bradley; Allain, Ronan. (2015-10-20). «A reappraisal of the morphology and systematic position of the theropod dinosaur Sigilmassasaurus from the “middle” Cretaceous of Morocco» PeerJ 3: e1323.  doi:10.7717/peerj.1323. ISSN 2167-8359. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  13. (Ingelesez) «National Geographic» National Geographic (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  14. von Huene, F.R.. (1926). The carnivorous saurischia in the Jura and Cretaceous formations principally in Europe. Rev. Mus. La Plata. 29:, 35-167 or..
  15. Glut, Donald F.. (1982). The new dinosaur dictionary. Secaucus, N.J. : Citadel Press ISBN 978-0-8065-0782-8. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  16. Paul, Gregory S.. (1988). Predatory dinosaurs of the world : a complete illustrated guide. New York : Simon and Schuster ISBN 978-0-671-61946-6. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  17. (Ingelesez) Hendrickx, Christophe; Mateus, Octávio; Buffetaut, Eric. (2016-01-06). «Morphofunctional Analysis of the Quadrate of Spinosauridae (Dinosauria: Theropoda) and the Presence of Spinosaurus and a Second Spinosaurine Taxon in the Cenomanian of North Africa.» PLOS ONE 11 (1): e0144695.  doi:10.1371/journal.pone.0144695. ISSN 1932-6203. PMID 26734729. PMC PMC4703214. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  18. (Ingelesez) Bailey, Jack Bowman. (1997/11). «Neural spine elongation in dinosaurs: sailbacks or buffalo-backs?» Journal of Paleontology 71 (6): 1124–1146.  doi:10.1017/S0022336000036076. ISSN 0022-3360. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  19. (Ingelesez) Arden, Thomas M. S.; Klein, Catherine G.; Zouhri, Samir; Longrich, Nicholas R.. (2019-01-01). «Aquatic adaptation in the skull of carnivorous dinosaurs (Theropoda: Spinosauridae) and the evolution of aquatic habits in spinosaurids» Cretaceous Research 93: 275–284.  doi:10.1016/j.cretres.2018.06.013. ISSN 0195-6671. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  20. (Ingelesez) Ibrahim, Nizar; Maganuco, Simone; Dal Sasso, Cristiano; Fabbri, Matteo; Auditore, Marco; Bindellini, Gabriele; Martill, David M.; Zouhri, Samir et al.. (2020-05). «Tail-propelled aquatic locomotion in a theropod dinosaur» Nature 581 (7806): 67–70.  doi:10.1038/s41586-020-2190-3. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  21. Halstead, L.B.. (1975). The Evolution and Ecology of the Dinosaurs. London: Eurobook Limited., 1-116 or. ISBN 978-0-85654-018-9..
  22. Gimsa, J., Sleigh, R., Gimsa, U.. (2015). The riddle of Spinosaurus aegyptiacus ' dorsal sail. University of Rostock, Chair for Biophysics, Gertrudenstr. 11A, 18057 Rostock, Germany.
  23. (Ingelesez) Amiot, Romain; Buffetaut, Eric; Lécuyer, Christophe; Wang, Xu; Boudad, Larbi; Ding, Zhongli; Fourel, François; Hutt, Steven et al.. (2010-02-01). «Oxygen isotope evidence for semi-aquatic habits among spinosaurid theropods» Geology 38 (2): 139–142.  doi:10.1130/G30402.1. ISSN 0091-7613. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  24. (Ingelesez) Palaeontology, Royal Tyrrell Museum of. (2018-08-16). «New Research Refutes Claims That Spinosaurus Was Semi-Aquatic» Inside the Royal Tyrrell Museum (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  25. (Ingelesez) Carpenter, Kenneth. (2002-06-01). «Forelimb biomechanics of nonavian theropod dinosaurs in predation» Senckenbergiana lethaea 82 (1): 59–75.  doi:10.1007/BF03043773. ISSN 0037-2110. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  26. (Ingelesez) Sereno, Paul C.; Dutheil, Didier B.; Iarochene, M.; Larsson, Hans C. E.; Lyon, Gabrielle H.; Magwene, Paul M.; Sidor, Christian A.; Varricchio, David J. et al.. (1996-05-17). «Predatory Dinosaurs from the Sahara and Late Cretaceous Faunal Differentiation» Science 272 (5264): 986–991.  doi:10.1126/science.272.5264.986. ISSN 0036-8075. PMID 8662584. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  27. (Ingelesez) Smith, Joshua B.; Lamanna, Matthew C.; Lacovara, Kenneth J.; Dodson, Peter; Smith, Jennifer R.; Poole, Jason C.; Giegengack, Robert; Attia, Yousry. (2001-06-01). «A Giant Sauropod Dinosaur from an Upper Cretaceous Mangrove Deposit in Egypt» Science 292 (5522): 1704–1706.  doi:10.1126/science.1060561. ISSN 0036-8075. PMID 11387472. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  28. Cavan Scott. (2012). Planet dinosaur. Firefly Books ISBN 978-1-77085-049-1. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  29. Chandler, G.. (2001). A bite-size guide to the dinosaurs of the new movie Jurassic Park III. National Geographic World.
  30. (Ingelesez) «Archive News» The Hindu (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.