Spinazzola
Spinazzola Italia hegoaldeko hiri bat da, Apulia eskualdeko Barletta-Andria-Traniko probintzian dagoena eta 6997 biztanle dituena. Aurretik Bariko probintziaren barnean zegoen.
Spinazzola Spinazzola | |
---|---|
komuna | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Italia |
Probintzia | Barletta-Andria-Trani |
Eskualdea | Apulia |
Alkatea | Carlo Giuseppe Scelzi |
Izen ofiziala | Spinazzola |
Jatorrizko izena | Spinazzola |
Posta kodea | 76014 |
ISTAT kodea | 110008 |
Herriburua | Spinazzola |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°58′00″N 16°05′00″E |
Azalera | 182 km² |
Altuera | 435 |
Mugakideak | Andria, Gravina in Puglia, Minervino Murge, Poggiorsini, Ruvo di Puglia, Palazzo San Gervasio, Venosa, Banzi, Genzano di Lucania eta Montemilone |
Demografia | |
Biztanleria | 5.934 (2023ko urtarrilaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Dentsitatea | 38,33 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 0883 |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Hiri senidetuak | Verbania |
Katastro kodea | I907 |
Sailkapen sismikoa | 2 (Ertaina) |
Matrikula | BT |
Hizkuntza ofiziala | italiera |
http://www.comune.spinazzola.ba.it |
Geografia fisikoa
Hiria magalez inguratutako terraza batean dago, Locone ibaiaren haranari begira. Iturburu ugari sortzea eragiten duten dikedun magalek Spinazzola uretan aberatsa den toki bat bihurtzen dute, eskualdean ohikoa den eskasiarekin erabateko kontrastean.
Eboluzio demografikoa
Hiri mugakideak
Bariko probintzian
Barletta-Andria-Traniko probintzian
Potenzako probintzian
Historia
Ohiko identifikazioa Erromako Via Appiako Estado para Pinum delakoarekin frogatzerik ez dagoen arren, hiria oso aintzina sortua izan zen. Ordokiaren muturrean hiriko jauntxoak ziren Pignatelli familiaren gaztelua altxatzen zen, non 1615eko martxoak 13an Antonio Pignatelli jaio zen, urte asko beranduago Inozentzio XII.a izenarekin aita santua izango zena. XIX. mendean hiria herrigune historikotik kanpora hedatzen hasi zen, gaur egun duen lerrokatutako itxura hartu arte, ia erabat luzatuta 230 errepide probintzialean zehar.
Ekonomia
Aktibitate ekonomiko garrantzitsuena nekazaritza da, hiri hau laboreak landatzeko oso egokia eta emankorra den lurralde baten erdigunean baitago. Ur oparotasunak baratzeko landaketak ere bultzatzen ditu, tomatea kasu.
Fauna
- Basurdeak
- Zerriak
- Otsoak
Monumentuak eta interesguneak
XX. mendearen hasieran Pignatelli gaztelua txikitu zen. Alabaina, Spinazzolan Erdi Aroko harresien hondakin batzuk, Jerusalemeko Ordenako komandante bat eta XVI. mendeko Eliza Ama kontserbatzen dira.
Eraikin erlijiosoak
- Iragarpenaren Eliza. Hiriaren erdian kokatua, udaletxetik gertu (1936an eraikia), frantziskotar komentu ohia.
- San Sebastian Eliza. Spinazzolako santu patroia den San Sebastianen zilarrezko soingaina duena, hain zuzen ere bere izena jasotzen duen plazan kokatua.
- San Nikolas Eliza
- San Petri Apostoluaren Eliza (Spinazzolesi Eliza Amak deitua), erdigune historikoan kokatua, gazteluko hondakinetatik gertu.
- San Vitoren eliza
- Basoetako Andre Maria Birjinaren santutegia, hiriko zuhaiztitik gertu kokatua, hiritik kilometro gutxira. "Boscoren Madonna"ren irudi sakratua du bertan Bazko ondorengo asteartean, prozesioan eramana dena, hirian Eliza Amara eramana da, jarraian santutegira eramateko berriz.
- Purgatorioaren Eliza, plaza nagusian kokatua, Piazza del Plebiscito izena duena.
Iturriak
Iturri garrantzitsuak ikuspegi historikotik zein erabilgarritasunaren ikuspegitik honako zortzi hauek dira, gaur egun zaharberritze lanetan daudenak: Dirolla, Raica, Pilone, San Francisco (zaharberritua), San Vincenzo, Gadon, Accannata, Casalvecchio eta Pisciarello.
Basoak
- Santa Lucia de Matera
- Monterozzi de Labriola-Longo
Kultura
Spinazzolako jendea
- Inozentzio XII.a aita santua
- Michele Ruggieri (1543-1607), misiolari jesuita Txinan.
- Raffaele de Cesare
- John Capoccio