Spies Like Us
Spies Like Us (euskaraz Geu Bezala Espiatu Ezazu) 1985eko John Landis estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako espioitza komedia filma bat da. Chevy Chase, Dan Aykroyd, Steve Forrest eta Donna Dixon aktoreek antzeztu zuten.
Spies Like Us | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1985 |
Izenburua | Spies Like Us |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa, espioitza-filma eta Buddy filma |
Iraupena | 98 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Maroko eta Norvegia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Landis |
Gidoigilea(k) | Dan Aykroyd Lowell Ganz Babaloo Mandel Dave Thomas |
Antzezlea(k) | |
Chevy Chase Dan Aykroyd Steve Forrest Donna Dixon Bruce Davison James Daughton Frank Oz Bernie Casey (en) Vanessa Angel Charles McKeown Coen anaiak Sam Raimi William Prince (en) Terry Gilliam Costa-Gavras Matt Frewer (en) Bob Hope Joel Coen Michael Apted B. B. King Larry Cohen Martin Brest Bob Swaim Ray Harryhausen Robert Paynter Heidi Sorenson (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Brian Grazer |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Edizioa | Malcolm Campbell |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Elmer Bernstein |
Argazki-zuzendaria | Robert Paynter |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Afganistan eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Bideoa | YouTube |
Gerra Hotzaren amaieraldean girotua dago, Bob Hope eta Bing Crosby aktoreek antzeztutako Road to … (... rako Bidea) film saiaren omenaldia ere bada. Terry Gilliam, Sam Raimi, Costa-Gavras eta Joel Coen aktoreek, nahiz B. B. King musikariak eta Ray Harryhausen efektu berezien aintzindariak kameo edo antzezpen laburrak burutu zituzten.
Argumentua
CIAko erreklutamendu programa baten bidez, Emmett Fitz-Hume (Chevy Chase) eta Austin Millbarge (Dan Aykroyd) Pentagonoko funtzionari xelebre eta xaloak sobietar agenteen harreta bereganatu dezaten amu gisa aukeratuak izan dira, bitartean, estatubatuar espioitza zerbitzuak sobietarren aurkako benetazko ekintza buruargi bat gauzatzen dutelarik. Bikote aldrebes honek beren buruak agenteak direla sinisturik, Pakistan, Afganistan eta Sobietar Batasunean barneratu eta bereak eta bi egingo dituzte, bienbitartean benetazko estatubatuar agenteek eurekiko bide paraleloa daramate...
Aktoreak
- Chevy Chase: Emmett Fitz-Hume
- Dan Aykroyd: Austin Millbarge
- Donna Dixon: Karen Boyer
- Bruce Davison: Ruby
- William Prince: Keyes
- Steve Forrest: Sline jenerala
- Tom Hatten: Miegs jenerala
- Bernie Casey: Rhumbus kolonela
- Charles McKeown: Jerry Hadley
- Vanessa Angel: errusiar suziriko eskifaikidea
- James Daughton: Bob Hodges
- Jim Staahl: Bud Schnelker
- Frank Oz: frogatzailea
- Terry Gilliam: Imhaus doktorea
- Ray Harryhausen: Marston doktorea
- Derek Meddings: Stinson doktorea
- Joel Coen: 1. gidari bizkartzaina
- Sam Raimi: 2. gidari bizkartzaina
- Martin Brest: 3. gidari bizkartzaina
- Bob Hope: bere burua antzeztuz/golflaria
- B.B. King: Ace Tomato agentea
- Heidi Sorenson: Alice, Fitz-Humen begiralea
- Edwin Newman: bere burua antzeztuz
Kanpo estekak
- Spies Like Us filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Spies Like Us filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)