Species
Species (euskaraz Espezieak) 1995eko Roger Donaldson australiar-zeelandaberria zinema zuzendariak zuzenduta beldurrezko eta zientzia-fikzio filma bat da. Ben Kingsley, Michael Madsen, Alfred Molina, Forest Whitaker, Marg Helgenberger eta Natasha Henstridge aktoreek antzeztu zuten.
Species | ||||
---|---|---|---|---|
Christopher Youngen filma | ||||
Egilea(k) | Christopher Young | |||
Argitaratze-data | 1995 | |||
Izenburua | Species | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, monster film (en) ![]() | |||
Iraupena | 104 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Telesaila | Species (en) ![]() | |||
Grabazio lekua(k) | Santa Monica | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Roger Donaldson | |||
Gidoigilea(k) | Dennis Feldman (en) ![]() | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ben Kingsley Michael Madsen Alfred Molina Forest Whitaker Marg Helgenberger Natasha Henstridge (en) ![]() Michelle Williams Whip Hubley Patricia Belcher Matthew Ashford Scott McKenna (en) ![]() | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Frank Mancuso, Jr. (en) ![]() | |||
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer | |||
Edizioa | Conrad Buff IV (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Christopher Young | |||
Argazki-zuzendaria | Andrzej Bartkowiak | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Los Angeles | |||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
Christopher Youngen kronologia | ||||
|
Hainbat jarraipen izan zituen: Species II (1998), Species III (2004) eta Species: The Awakening (2007). 1995ko Sitgeseko Zinemaldian Efektu berezi onenen Saria irabazi zuen.
Argumentua
Estralurtar espezie bat eta gizakiaren arteko ADNaren gurutzaketatik sortutako neska gazte ederrak (Natasha Henstridge/Michelle Williams) laborategi batean ikuskapen eta zaintzapean dagoela ihes egingo du. Izaki hau itxuraz oso eder eta erakargarria izan arren, sekulako odol egarria dun mustruoa da.
Xavier Fich zientzialariak (Ben Kingsley) hura topatzeko asmoz hiltzaile profesionala (Michael Madsen), psikiatra (Forest Whitaker), biologoa (Marg Helgenberger) eta antropologo batez (Alfred Molina) osatutako taldea bidaliko du. Los Angeles hirian izaki honen arrastoaren atzetik dabiltzela bere benetazko asmoa zein den jabetuko dira: gizon egoki batekin larrutan jo eta bere espezieko kumeak ugalduz gizateria osoa desagertaraztea. Bere erloju biologiko hilkorra abiadura biziz aurrera doan einean, Fitch eta bere taldeak izaki izugarri hori atzeman gizateria salbatzeko denboraren aurkako lasterketa bati ekingo diote.
Aktoreak
- Ben Kingsley: Xavier Fitch
- Michael Madsen: Preston "Press" Lennox
- Alfred Molina: Stephen Arden doktorea
- Forest Whitaker: Dan Smithson
- Natasha Henstridge: Sil
- Marg Helgenberger: Laura Baker doktorea
- Michelle Williams: Sil gaztea
- Whip Hubley: John Carey
Kanpo estekak
- Species filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Species filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)