Spartacus
Spartacus 1960ko film epikoa da, Stanley Kubrick estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Dalton Trumbok idatzi zuen gidoia, Howard Fasten izen bereko eleberrian oinarriturik. Izar nagusia Kirk Douglas izan zuen, Laurence Olivierrek Marcus Licinius Crassus bere etsaia antzeztuz. Guztira, lau Oscar irabazi zituen.
Spartacus | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1960 |
Izenburua | Spartacus |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | Espartako |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, film erromantikoa, zinema historikoa, gerra-filma, Film biografikoa, epic film (en) , eleberri batean oinarritutako filma, ekintza-filma eta Pepluma |
Iraupena | 198 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Spartacus (en) |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Grabazio lekua(k) | Madril eta Espainia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Stanley Kubrick |
Gidoigilea(k) | Dalton Trumbo Howard Fast Calder Willingham Peter Ustinov |
Antzezlea(k) | |
Kirk Douglas (Espartako) Laurence Olivier (Marko Lizinio Kraso) Jean Simmons Charles Laughton Peter Ustinov (Gnaeus Cornelius Lentulus Vatia (en) ) Tony Curtis Nina Foch (en) Herbert Lom John Ireland (Krixo) John Dall Charles McGraw Harold J. Stone Woody Strode Robert J. Wilke John Hoyt Frederick Worlock (en) Harold Goodwin James Griffith Joanna Barnes (en) Peter Brocco Ted de Corsia Vic Perrin John Gavin (en) (Julio Zesar) Buddy Van Horn Eddie Parker Bill Raisch (en) Carey Loftin Jack Perkins George Kennedy Carleton Young Richard Farnsworth (en) Chuck Roberson Vinton Hayworth John Stephenson Brad Harris Robert Hoy Paul Baxley Roy Engel Irvin Koszewski (en) Harold Kruger Gil Perkins (en) George Robotham Dick Crockett Dale Van Sickel Joe Gold (en) Cliff Lyons Chuck Hayward Dayton Lummis Boyd Morgan Betty Harford Tom Steele Charles Horvath Terence De Marney Sol Gorss Rudy Bukich (en) Robert Fuller Gordon Mitchell Paul Lambert (Ganicus (en) ) Arthur Batanides Aron Kincaid Leonard Penn Johnny Duncan Ken Terrell Jack Williams Larry Thor (en) Al Carmichael (en) Bob Morgan Wally Rose Tap Canutt Will J. White Bill Catching Nick Dennis Chuck Courtney Russell M. Saunders (en) Hallene Hill Bob Herron Paul E. Burns Yulian Vergov (en) Anthony Jochim (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Kirk Douglas Edward Lewis |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios Bryna Productions (en) |
Ekoizle eragilea | Kirk Douglas Edward Muhl (en) |
Edizioa | Robert Lawrence (en) Irving Lerner (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Alexander Golitzen |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alex North |
Argazki-zuzendaria | Russell Metty (en) Clifford Stine (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Italia |
ikusi
| |
Historia | |
Jasotako sariak | Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Academy Award for Best Costume Design, Color (en) 33. Oscar Sariak Academy Award for Best Art Direction, Color (en) 33. Oscar Sariak Academy Award for Best Cinematography, Color (en) 33. Oscar Sariak |
Nominazioak | Golden Globe Award for Best Supporting Actor – Motion Picture (en) BAFTA Award for Best Film (en) Golden Globe Award for Best Actor – Motion Picture Drama (en) Golden Globe Award for Best Original Score (en) Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama Zuzendari onenaren Urrezko Globo Saria Academy Award for Best Cinematography, Color (en) 33. Oscar Sariak Russell Metty (en) Academy Award for Best Costume Design, Color (en) 33. Oscar Sariak Arlington Valles (en) , Bill Thomas (en) Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Peter Ustinov Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Muntatze onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Robert Lawrence (en) Academy Award for Best Art Direction, Color (en) 33. Oscar Sariak Alexander Golitzen, Eric Walter Orbom (en) , Russell A. Gausman (en) , Julia Heron (en) Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Academy Award for Best Original Dramatic or Comedy Score (en) 33. Oscar Sariak Alex North |
Bideoa | YouTube |
Douglasek grabaketaren lehenengo astean Kubrick aukeratu zuen Anthony Mann ordezkatzeko[1], Kubrickek kontrol artistiko osoa ez zuen film bakarra izanik. Arrakasta itzela izan zuen, Universal Studiosen historian diru gehien bildutako filmea bilakatuz. Hamarkada bat iraun zuen lehen postuan, Airport (1970) filma gailendu zitzaion arte.[2]
Argumentua
Filmea k.a. lehen mendeko erromatar inperioan kokatua da, eta Espartako (Kirk Douglas) izeneko esklabo traziarrak gidaturiko matxinada kontatzen du. Filmaren hasieran mehatzeetan lan egitera behartua den Espartako hezikaitza Lentulus Batiatus (Peter Ustinov) negozio gizonak erosten du, bere gladiatore eskolan probetxua aterako diolakoan. Gladiatore eskolan beste esklaboekin harremanak sortuko ditu Espartakok eta Varinia (Jean Simmons) ezagutuko du, Lentulus Batiatusen etxeko esklaboa.
Marcus Licinius Crassus (Lawrence Olivier) senatariaren eta bere lagunen bisita batean zehar esklaboak elkarren aurka borrokatzera behartuak dira, eta horrek giroa gaiztotuko du. Hurrengo egunean esklaboak matxinatu eta gladiadore eskola hartuko dute. Espartakoren gidaritzapean, esklabo ohiek erromaren eskumenetik ihes egiteko plan bat moldatuko dute. Erroman, Crassus eta Gracchus senatariek elkarren aurka duten lehia politikoan abantaila lortzeko erabili nahiko dute esklaboen matxinada hori.
Aktoreak
- Kirk Douglas: Spartacus
- Laurence Olivier: Crassus
- Jean Simmons: Varinia
- Charles Laughton: Gracchus
- Peter Ustinov: Batiatus
- Tony Curtis: Antoninus
- John Gavin: Julius Caesar
- John Dall: Marcus Glabrus
- Nina Foch: Helena Glabrus
- John Ireland: Crixus
- Herbert Lom: Tigranes Levantus
- Charles McGraw: Marcellus
- Woody Strode: Draba
Erreferentziak
- Douglas, Kirk. (1990). The Ragman's Son. Pocket Books.
- Link, Tom. (1991). Universal City-North Hollywood: A Centennial Portrait. Chatsworth, CA: Windsor Publications, 87 or. ISBN 0-89781-393-6..
Kanpo estekak
- Filmaren IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)