Spania

Spania (latinez: Provincia Spaniæ) 552tik, 662ra Iberiar Penintsularen hegoaldean eta Balear Uherteetan egondako Bizantziar Inperioaren probintzia izan zen. Justiniano I.a bizantziar enperadoreak Erromako Inperioaren mendebaldeko probintziak berkonkistatzeko egindako esfortzuaren parte izan zen.

Spaniako probintzia
Provincia Spani
552  624
Bizantziar Inperioko probintzia
Spaniako probintzia, morez, bere momenturik gorenean
Geografia
HiriburuaMalaca edo Carthago Spartaria
Historia
Sorrera552
Desagerpena624
Aurrekoa
Bisigodoen Erresuma
Ondorengoa
Bisigodoen Erresuma

Aurrekariak

409an suebiar, bandalo eta alanoak, bi urte lehenago Rhin ibaiko erromatar muga hautsi zutenak, Pirinioak gurutzatu zitzuten eta Iberiar penintsulan sartu. Hala ere Erromaren agindua Maioriano enperadorea hil arte mantendu zen, 461. urtean. Visigodoak, Erromako Inperioaren basailoak zirenak Akitanian ezarri ziren 420an inbitazioarekin, vandaloak Afrikarantz mugitzen zirela uzten zuten esparrua betez. Alariko II.arekin 494an visigodoak Iberian sartu ziren, eta 476rako Bisigodoen Erresuma sortu zuten.

Konkista eta sorrera

534an Erromako jenerala zen Belisariok Mauritania berrezarri zuen Bandaloen erresuma konkistatuz Afrikako iparraldean. Esfortzuak egin bazituen ere Gelimer bandaloen erregea ez zen gai izan Theudis errege bisigodoarekin aliantza bat egiteko. Azken honek nahiago zuen botere galera hori egotea Septem (gaur egungo Zeuta) konkistatzeko 533an, Bizantzioko eskuetatik kanpo uzteko. Hala ere hiri horretako ziutadela setiatu zuen Belisariok hurrengo urtean. Zeuta 540an bisigodoek berkonkistatu zuten, baina laster egon zen, berriro ere, Bizantzioren esku Mauritaniako eskualdean. 552an Justiniano I.ak Spania konkistatzeko erabili zuen base gisa, penintsularen inbasioa bertan prestatuz.

550ean Agila I.aren agintaldian garaiko Espainiak arazoak zituen hainbat matxinadekin, horietako bi garrantzitsuak. Kordobako herritarrak bisigodoen eta arrianismoaren aurka altxatu ziren eta Agilak borroka galdu zuen, bere semea hil zuten eta altxor erreala galdu zen. Agila Meridara joan zen. Beste matxinadaren data ezin da ondo ezagutu, izan daiteke 549an, bere erreinaldiaren hasieran edo 551an, Atanagildo izeneko noble batek Sevilla hartu zuen, Baeticako hiriburua, eta bere burua errege izendatu zuen, Agilaren aurka. Nor gerturatu zen Bizantziora laguntza eske ezbaian dago eta garaiko idazleak bereizita agertzen dira. Bizantziar armadako jeneralaren izena ere ezberdina da iturrien arabera.

Isidoro Sevillakoaren arabera, bere Historia de regibus Gothorum, Vandalorum et Suevorum liburuan Atanagildo izan zen 551ko udazkenean edo 552ko neguan Justinianori laguntza eskatu ziona. Armada, ziurenik, 552an bidali zuten eta ekaina edo uztailean lehorreratu zen. Erromatar armada, ziurenik, Guadalete ibaiaren ahotan lehorreratu zen, edo agian Malagan, eta Atanagildorekin batera Agila garaitu zuten hau Meridatik Sevillara zihoala 552ko abuztua edo irailean.

Gerrak beste bi urte iraun zituen, gutxienez. Liberio Konstantinoplara itzuli zen 553ko maiatzean eta ziurena da Italiatik etorritako bizantziar talde bat (Gerra gotikoa bukatu berri zen) Kartagenan lurreratu zen, 555. urteko martxoan, Bastiraino (Baza) iritsiz eta Sevillako kideekin elkartuz. Kartagenan lehorreratzea biolentoa izan zela dakigu. Bertako biztanleria, Leandro Sevillakoaren familia barne, bisigodoekin harreman ona zuen eta bizantziar gobernuak euren askatasunak kendu behar izan zituen, hainbat hamarkadetan zehar. Leandro eta bere familiaren parte handi batek hiria utzi zuen eta bere idazkietan bizantzioaren aurkako hainbat mezu agertzen dira.

555ko martxoaren bukaeran Agilaren jarraitzaileek beldurra zioten Bizantzioaren arrakastari eta erail zuten. Bere ondorengo izendatu zuten Atanagildo, bisigodoen errege berria. Honek jada bertan behar ez zituen bizantziarrak kaleratzeko saiakera egin zuen, baina ez zuen lortu. Bizantziok Baeticako kostaldeko hainbat hiri okupatu zituzten eta 70 urtez mantendu ziren hala, bisigodoek berriro konkistatu zuten arte.

Hedadura

Spania bere hedadura handiena izan zuenean, hiri nagusiekin eta galdutako lurraldeekin.

Spaniako probintzia ez zen inoiz hedatu gehiegi lur barnean, eta Ekialdeko Erromako autoritateen aldetik atentzio gutxi izan zuen; ziurenik bisigodoak Afrikara ez irizteko modua zen, eta horrela fronte hori lasai zuten ekialdean Pertsiar Inperioa, askoz indartsuagoa, erasozen zutenean. Bizantziar Spanian hiririk garrantzitsuenak Málaga eta Cartagena ziren, bizantziar armadak lehorreratu ziren bi puntu nagusiak. Hori gertatu zenean Carthago Novaren izena Carthago Spartaria izenagatik aldatu zuten. Ez dakigu zein izan zen bi hiri horietatik hiriburua, baina ziurena da bietako bat izan zela. Hiriak bizantziar indarraren guneak ziren, eta horietako batzuk Agilak berreskuratu bazituen ere, mantendu zirenak bisigodoen birkokinstaren aurrean indartsuak izan ziren. Bisigodoek ez zuten gaitasun militarrik hiri harresituak setiatzeko.

Hiri gutxi batzuk egon ziren ziurtzat har daitezkeenak bizantziar gobernuaren hiri gisa. Medina Sidonia (Asidona) 572. urterarte mantendu zuten, Leovigildok berkonkistatu zuenean. Gisgonza (edo Gigonza, antzinako Sagontia, ezen ez Sigüenza) Witerikok 603-610 urteen artean konkistatu zuen arte. Horrek esan nahi du Malagatik Guadaletera guztia zutela kontroplean. Carthaginiensiseko probintzian, Baza bizantziarren esku zegoen, 589. urterarte, gehienez.

Bizantziarrak ziren edo ez eztabaidarik handiena sortu duten hirien artean Kordoba da nabarmenea. Historialari batzuek uste dute lehenengo hiriburua izan zela eta Écija (Astigi), Cabra (Egabra), Guadix (Acci) eta Granada (Illiberris) hiri honekin batera gehitu dituzte bizantziar probintziara. Hala ere ez dago ebidentzia positiborik erromatarren artean hiri honen inguruan. Kordoba matxinadan zegoen eta 566-567 artea Sevillarekin batu zen, Leovigildok matxinada garaitu zuen arte 572an. Ziurenik gobernu lokalen bat egongo litzateke garai honetan, edo bizantziar suzirautza onartzea posible litzateke.

Baetica eta Carthaginiensiseko hegoaldeko parteez gain, bizantziarrek Ceuta eta Balear Uharteak ere konkistatu zituzten, biak ala biak Bandaloen erresumaren erorrerarekin batera. Ceuta, bisigodoena izan bazen ere (eta etorkizunean Espainiaren parte izango bazen ere) Mauretania Secundan sartu zuten. Balearrak, ordez, Spanian sartu zituzten. 600. urtean Spania Malaga, Cartagena eta Balear Uharteak baino askoz gehiago ez zen. Jurgi Ziprekoaren arabera civitas bakarra zegoen bertan, "Mesopotamiarrak" izenekoak, nahiz eta ez dagoen argi zer zen esan nahi zuena honekin.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.