Soziometria

Soziometria, eskala kuantitatiboak erabiliz, gizabanako nahiz taldeen arteko harremanak aztertzen dituen teknika estatistikoen multzoa da.

Soziometriaren bitartez aztertzen diren taldeak txikiak izaten dira (enpresa txikiak, ikasle gelak...). Oso arrunta izaten da soziometrian gizakien arteko harremanak grafo baten bitartez adieraztea, puntuak taldeko kideak eta eta geziak harremanak izanik hurrenez hurren. Grafoaren azterketaren bitartez, taldearen tipologia, taldeko kideen ezaugarriekin batera, azter daitezke.

Jacob L. Moreno ikerlariak abiatu zuen soziometria 1934. urtean.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Soziologia Artikulu hau soziologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.