Soziolinguistika klusterra
Soziolinguistika Klusterra 2004an sortu zen. Proiektu honen inguruko lehen urratsak, bere garaian, Quebec-etik bueltan, Erramun Baxok doktoreak proposatu zuen ideia baten inguruko hausnarketatik abiatu ziren: gure herrian CIRBren antzerako gune bat sortzearen egokitasuna. 2000ko azaroan “Euskal Soziolinguistika Institutua Sortzen” SINPOSIUMa antolatu zen Gasteizen eta bertan arloko teknikari eta aditu talde zabal batek diagnosi horrekin bat egin zuen eta handik abiatu zen zenbait erakunderen arteko lankidetza (Lankidetza protokoloa I eta II), gerora definitzen eta osatzen joan dena.
Zertarako sortu zen?
Ezagutza soziolinguistikoaren ikerketan, zabalpenean, eta aplikazioan ditugun gabeziei eta beharrei dinamika berri batekin erantzuteko. Euskal Herrian hizkuntza normalizazio prozesuan inplikaturik dauden erakunde eta taldeentzat –pribatu, publiko, zein gizarte mailako- arlo zientifiko-aplikatutik datuak, metodologiak, eta bestelako materialak eskaintzeko egitasmoak lantzen ditu, jarduteko moduaren gaineko ezagutza eta, ondorioz, normalizazio ahaleginen emaitzak hobetzeko.
Misioa
Soziolinguistika Klusterraren xedea da ezagutza soziolinguistikoa sortzea eta kudeatzea euskara biziberritzeko prozesuaren erronka, interes eta beharrei erantzuteko. Hori lortzeko lanean diharduten bazkide, erakunde publiko, gizarte eragile, zientzia eragile eta bestelako eragileen soziolinguistika alorreko baliabide eta gaitasunak baliatu eta areagotzea du helburu.
Horretarako elkarlanean ikerketa, garapen, berrikuntza eta ezagutza kudeatzeko proiektuak garatzen ditu, ezagutza teorikoaren eta arlo aplikatuaren arteko zubiak eraikiz.
Balioak
- Zientifikotasuna: Metodo zientifikoan oinarrituta autonomiaz jarduten du.
- Elkarlana: Osagarritasunean eta lankidetzan oinarritzen da sinergiak garatu eta proiektu eta ekimenen balio erantsia areagotzeko. Horregatik, elkarlanean egiteko proiektuak lehenesten ditu berrikuntza irekiaren markoan.
- Gizarte-konpromisoa: Euskara biziberritzeko erronkan aurrera egitea da bere izateko arrazoia. Eragile ezberdinekin elkarlanean egindako proiektuen emaitzak gizarte-mailan zabalduko ditu gardentasunez.
Proiektuak
Ondokoak dira gaur egun indarrean dauden proiektuak:
- Aldahitz
- Arrue
- BERBEKIN programa: ahozko hizkuntzaren sustapena ikasgelan
- D ereduko kirola
- Euskararen Datu Basea (EDB)
- Euskararen Adierazle Sistema (EAS)
- Hitanoaren lanketa Azpeitia eta Zumaian
- Hizkuntzen ahozko kale erabilera. Herrietako neurketak
- Hizkuntzen ahozko kale erabilera. Euskal Herriko neurketa
- Jendaurrean Erabili
- San Mames: Kirol instalakuntza handietako neurketak
- Soraluzeko haur, gazte eta gurasoen hizkuntza ohituren azterlana
- Tokian tokiko hizkuntza aktibazioa
Horrez gain, Soziolinguistika Klusterrak ezagutza eta ikerketa soziolinguistikoa sustatu eta gizarteratzeko beste hainbat egitasmo kudeatzen ditu:
Soziolinguistika Klusterraren osaketa
Kluster baten funtzioa da kooperazio-egiturak antolatuz ezagutzaren hedapenari bide egitea eta berrikuntza sustatzea, horrek guztiak dagokion sektorearen garapenari positiboki eragin diezaion. Klusterrek sinergiak sortzen dituzte, hau da, erakunde desberdinek euren kabuz aurrera atera ezingo lituzketen proiektuak bideragarri egin litezke.
Bazkideak:
Soziolinguistika Klusterraren kide izan daiteke soziolinguistika ezagutzaren garapenarekin harremana duen edota interesatuta dagoen edozein erakunde, elkarte, enpresa, talde edo pertsona fisiko: fakultate edo unibertsitate-sailak, administrazio nagusiko atalak, foru-administrazioko atalak edo udalak, aholkularitzak edo enpresak, ikerketa-erakundeak, elkarte profesionalak, formazio-erakundeak, elkarteak edota norbanakoak.
Batzar Orokorra:
Bazkide guztiek dute Batzar Orokorraren erabakietan parte hartzeko eskubidea. Aurreko urteko balantzea onartu eta urteko egitasmoa eztabaidatzeaz gainera, zuzendaritzako kideak aukeratzen ditu.
Zuzendaritza Batzordea:
Batzar Orokorrak izendatutako bazkideek osatzen dute. Hausnarketa estrategikoan eta urteko kudeaketa-planean ezarritako helburuak betetzen direla ziurtatzeko beharrezko erabakiak hartu eta egokitzapenak egitea da organo honen zeregin nagusia.
Bulego teknikoa:
Zuzendaritza Batzordearen esanetara, kontratupeko langileez osatutako BulegoTeknikoa ari da, Klusterraren azpiegituraren eta eguneroko lanen jarraipenaren ardura bere gain hartuta.
Soziolinguistika Klusterraren bazkideak
- EHU-UPVko Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Sailak
- EHU-UPVko Soziologia II Saila
- EHU-UPVko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila
- Elhuyar Aholkularitza
- EMUNKooperatiba
- Eusko Ikaskuntza
- Mondragon Unibertsitatea: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI)
- Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkartea (NETeLE)
- ARTEZ Euskara Zerbitzua
- Udako Euskal Unibertsitateko Soziolinguistika Saila (UEU)
- AZTIKER Ikergunea
- Hernaniko Udala
- Tolosako Udala
- Bermeoko Udala
- Erandioko Udala
- Zumaiako Udala
- Errenteriako Udala
- Donostiako Udala
- Topagunea. Euskara Elkarteen Federazioa
- Euskaraz Kooperatiba Elkartea (AEK)
- Gipuzkoako Urtxintxa Eskola
- Euskal Herriko Ikastolak
- Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea
- Gipuzkoako Donostia Kutxa
- Euskara Kultur Elkargoa
- Ebete Hizkuntza Zerbitzuak
- Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea
- UEMA
- Euskadiko Kutxa
- Sakanako Mankomunitatea
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Soziolinguistika Klusterraren webgunea