Sozietate taldeaniztun
Sozietate taldeaniztuna (ingelesez: joint venture) enpresa batek edo gehiagok batera kudeatzen duten baltzua da. Zenbait enpresak helburu jakin bat lortzeko (ekonomikoa, finantzarioa, teknologikoa...) sortzen duten baltzu berria da. Enpresa sortzaileek enpresa berriaren kudeaketa elkartua egiten dute, hau da, erabaki guztiak enpresa sortzaile guztien artean hartzen dira, nahiz eta enpresa bakoitzak duen partaidetza ezberdina izan. Horrela gerta dadin, enpresa sortzaile bakoitzak enpresa berriari dagokion edozein erabakiri ezetz esateko eskubidea izan behar du, eta baltzu taldeaniztunaren estatutuetan kudeaketa elkartua egin behar dela ezarri behar da.[1]
Ez dago elkarrekin jarduteko moduari buruzko eskakizunik. Enpresek lankidetza-kontratu bat izenpetu dezakete (baita elkartze-kontratu bat ere), ABEEa eratu dezakete, edo baita bien partaidetza duen baltzua ere.
Erreferentziak
- Euskalterm: [Enpresa Kudeaketa Aurreratua] [2004]
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |