Soylent Green

Soylent Green 1973ko Richard Fleischer estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia fikziozko filma da, Harry Harrisonen Make Room! Make Room! eleberrian oinarritua. Charlton Heston, Leigh Taylor-Young, Edward G. Robinson eta Joseph Cotten aktoreek hartzen dute parte. Etorkizuneko distopia batean dago kokatua, hondamendi ekologiko baten osteko New York gainpopulatuan.

Soylent Green
Jatorria
Argitaratze-data1973
IzenburuaSoylent Green
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
gaztelania
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Honen izena daramaSoylent Green (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikziozko filma, film dramatikoa, film distopikoa eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena97 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaMake Room! Make Room! (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Richard Fleischer
Gidoigilea(k)Stanley R. Greenberg (en) Itzuli
Harry Harrison (en) Itzuli
[[Kategoria:Stanley R. Greenberg (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Harry Harrison (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Charlton Heston
Edward G. Robinson
Leigh Taylor-Young
Chuck Connors
Joseph Cotten (William R. Simonson (en) Itzuli)
Mike Henry (en) Itzuli
Whit Bissell
Brock Peters
Paula Kelly
Celia Lovsky
Cyril Delevanti
Dick Van Patten (en) Itzuli
Lincoln Kilpatrick
Mike Henry
Roy Jenson
Stephen Young
Morgan Farley
Robert Ito (en) Itzuli
Jane Dulo (en) Itzuli





[[Kategoria:Mike Henry (en) Itzuli antzeztutako filmak]]





[[Kategoria:Dick Van Patten (en) Itzuli antzeztutako filmak]]





[[Kategoria:Robert Ito (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jane Dulo (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaWalter Seltzer (en) Itzuli
[[Kategoria:Walter Seltzer (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaMetro-Goldwyn-Mayer
EdizioaSamuel E. Beetley (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaFred Myrow (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaRichard H. Kline
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York
Fikzio-unibertsoaSoylent Green universe (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
Saturn Award for Best Science Fiction Film (en) Itzuli
2nd Saturn Awards (en) Itzuli

IMDB: tt0070723 Filmaffinity: 699914 Allocine: 300 Rottentomatoes: m/soylent_green Allmovie: v45839 TCM: 2061 Metacritic: movie/soylent-green TV.com: movies/soylent-green Edit the value on Wikidata

Edward G. Robinson aktore mitikoak antzeztutako azken filma izan zen, handik gutxira hil baitzen. Bestalde, Charlton Hestonek bere helduaroan antzeztutako zientzia fikziozko hirugarren filma izan zen, besteak Planet of the Apes (1968) eta The Omega Man (1971) izan zirelarik.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filma 2022. urteko New York hiri gainpopulatuan dago girotua. Hiriak bakarrik, 40 milioi biztanle ditu, denak ahal duten moduan bizirauten. Gehiengo pobre bat gutxiengo aberats baten menpe bizi da. Aberatsak, botere ekonomiko eta politiko osoaren jabe direlarik, beraiek baino ezin dituzte eskuratu barazkiak eta okela bezalako luxuak. Herritar gehienak, aldiz, etxerik gabe, kale-bazterretan edo eraikinetako eskilaretan lo eginez bizi dira. Munduko jende gehiena Soylent korporazioak fabrikatzen dituen elikagai artifizialez elikatzen da, elikagai natural gehienak negutegi efektuaren ondorioz desagertu baitziren. Munduko hiri guztiak egoera berean omen daude, eta debekatua dago jatekoak ekoizten diren landetxeetara joatea. Bi elikagai mota daude merkatuan: Soylent gorria eta soylent horia. Berriki, Soylent berdea ("Soylent green") izeneko produktu berria merkaturatu da, agintarien eta enpresa ekoizlearen esanetan, planktonean oinarritua dagoena.

Robert Thorn (Charlton Heston) New Yorkeko polizia, "Sol" Roth (Edward G. Robinson) izeneko irakasle ohi zahar batekin bizi da, laguntzaile bezala berarekin lan egiten duena. Solek gogoko du garai zaharrak gogora ekartzea, Lur planetan mundu guztiarentzako janaria zenean. Orduan ere jende gaiztoa egon arren, mundua ederragoa omen zen. Thorn, hondamendi ekologikoa jazo ondorengo belaunaldikoa denez, ez die Solen kontu zaharrei jaramonik egiten. Sinestezinak iruditzen zaizkio.

Egun batean, Thorni ustekabean egokituko zaio William R. Simonson (Joseph Cotten), Soylent-eko akziodun inportanteenetako baten hilketa kasua ikertzea, hau bere apartamentuan hilik aurkitzen dutenean. Thornek Simonsonen gorpua odol putzu baten erdian topatuko du, buruan hainbat kolpe dituela. Lapur batek hil omen du, baina ez dirudi etxetik ezer eraman dutenik, eta Thornek susmo txarra hartzen dio. Gainera, halabeharrez-edo, lapurra sartu zenean Simonsonen bizkartzaina kanpoan zen eta eraikineko segurtasun-sistema hondatua zegoen.

Etxean, jende gehienarentzat eskuraezinak diren gutizi eta zerbitzuak daude: idi-okela, barazkiak, fruta, whiskya, ur beroa eta xaboia, aire girotua,... Thornek, horrelako egoeretan poliziek egin ohi duten moduan, ahal duen guztia beretzat hartzen du. Bi liburuki handi ere topatuko ditu, ikerketa ozeanografiko baten ingurukoak.

Thornek, Tab Fielding (Chuck Connors) bizkartzainari galdeketa egin ondoren, Shirl (Leigh Taylor-Young) neskarekin segitzen du, etxeko "hornigaia" edo "altzaria", hau da, nagusiaren neskame sexual moduko bat.

Hurrengo egunean, Thornek etxean harrapatutako jan-edana Solekin elkarbanatuko du. Orduan, Thorn adiskidearen istorioak antzikotzat hartzen hasiko da.

Thornek jakiten duenean Simonsonen bizkartzaina etxebizitza duin batean bizi dela "hornigai" beltz eder batekin, eta marrubi-marmelada bezalako gai izugarri garestiak erosteko nahiko diru baduela, bere susmoak areagotu egingo dira.

Thornek ikerketak bere aldetik daramatzan bitartean, Sol bi liburuki handi horiek zer informazio dakarten jakiten ahalegintzen da. Biblioteka batera doa bere adineko lagun batzuei galdetzera. Haiei esker, egia beldurgarri batez ohartuko da. Nekatua eta atsekabetua, eta dagoeneko luzaroegi bizi izan dela iritzita, Sol Rothek Etxea izeneko lekura joatea erabakitzen du, bere bizitzari amaiera ematera. Etxea da hiriko leku bat, non bezeroaren eskakizunei jarraituz, gaztaroko mundu ederraren irudiak jarri eta zaharrei bertan lasai hiltzeko modua eskaintzen zaien.

Thornek Solen agur-gutuna aurkitzen du etxean eta lasterka doa laguna salbatzera, baina berandu iristen da, orduko Solek edabea hartua baitu. Hala ere, lagun zaharrarekin azken hitz batzuk trukatzen ditu. Hil baino lehen, hiriko eraikin batera joatea eskatzen dio Solek, handik frogak jaso eta jendeak egia jakin dezan. Thornek, Solen gorpuaren ibilbidea segituz, azkenean, hiriko giza-gorpu guztien azken patua zein den ikusiko du: gorpuak soylent berdea ekoizteko prozesatzen dira. Simonsonen etxean aurkitutako bi liburukiek salatzen zutenez, ozeanoak lehortzen ari dira eta ez dago elikagaiak ekoizteko plaktonik.

Thornek, Soylenteko langileak atzetik dituela, haietako batzuk hil eta lantegitik ihes egitea lortzen du, hiriko gorpuak jasotzen dituen kamioi batera igoz.

Bere eraikinaren atarira hurbiltzen ari delarik, gizon batzuk zain dituela ohartzen da. Telefono kabina batetik poliziaburuari laguntza eskatzen dio, baina kaleaz beste aldetik gizonak tiroka hasten zaizkio. Tiroketa luze batean, Thornek Simonsonen bizkartzaina eta honen kideak banan banan hiltzen ditu. Azken agerraldia jendez betetako eliza batean da. Zaurituta, poliziaburuari eta bertan dagoen jende guztiari Soylent enpresaren sekretua jakinarazten die. "Gizateria salbatu behar da!" dio oihuka, esku-ohe batean daramaten bitartean.

Filmaren amaierak benetako egoera zein den erakusten du, baina ez dio inolako konponbiderik ematen.

Aktoreak

  • Charlton Heston - Robert Thorn detektibea
  • Edward G. Robinson - Solomon "Sol" Roth
  • Leigh Taylor-Young - Shirl
  • Joseph Cotten - William R. Simonson
  • Chuck Connors - Tab Fielding
  • Brock Peters - Hatcher
  • Paula Kelly - Martha
  • Stephen Young - Gilbert
  • Mike Henry - Kulozik
  • Lincoln Kilpatrick - El sacerdote
  • Roy Jenson - Donovan
  • Leonard Stone - Charles
  • Whit Bissell - Gobernador Santini
  • Celia Lovsky - Jefa de intercambio
  • Dick Van Patten - Usher 1

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.