Sovetsk
Sovetsk (errusieraz: Сове́тск), 1946 arte Tilsit (lituanieraz: Tilžė; polonieraz: Tylża) deitua Ekialdeko Prusian, mendebaldeko Errusian dagoen Kaliningradeko oblasteko hiri eta portua da. Niemen ibaiaren eskuineko ertzean dago[1]. 2010ean 41.705 biztanle zituen[2].
Sovetsk Советск Tilsit Тильзит | |||
---|---|---|---|
city of oblast significance (en) | |||
Sovetskeko alde zaharra. Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Exklabe | Kaliningrad oblasta | ||
Hiri okruga | city district of Sowetsk | ||
Izen ofiziala | Советск | ||
Jatorrizko izena | Советск Tilsit Тильзит | ||
Posta kodea | 238750–238769 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 55°04′51″N 21°53′11″E | ||
Azalera | 44 km² | ||
Altuera | 10 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 40.486 (2017) 734 (2018) | ||
Dentsitatea | 947,84 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1288 (egutegi gregorianoa) | ||
Telefono aurrizkia | 40161 | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Tauragė (en) , Kiel eta Bełchatów | ||
sovetsk.gov39.ru |
Historia
Zaldun Teutonikoek sortu zuten hiria 1288an. 1807ko ekainean, Napoleonen gudarosteek prusiarrak eta errusiarrak Jenako eta Friedlandeko guduetan garaitu ondoren, Frantziak, Prusiak eta Errusiak Tilsiteko hitzarmena sinatu zuten. Haren arabera, Frantziak eta Errusiak elkar hartu eta bien artean banatu zuten Europa. Ituna ez zen ondo bukatu: 1810ean hautsi zen hitzarmena, eta 1812an eraso zion Napoleonek Errusiari.
Prusiako hiria izan zen 1945 arte, eta ordu arte Tilsit aleman izenaz ezagutzen zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.