Southwark zubia
Southwark zubia (ingelesez: Southwark Bridge) Tamesis ibaia gurutzatzen duen zubia da eta Londresen kokaturik dagoena. Izena ematen dion Southwark eta City of London udalerriak lotzen ditu. Londresen dauden zubien artean trafiko txikiena duen zubia da.
Southwark zubia | |
---|---|
Ondasun Ingelesa | |
![]() ![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Southwark |
Koordenatuak | 51°30′32″N 0°05′40″W |
![]() | |
Inaugurazioa | 1921 |
Arkitektura | |
Materiala(k) | altzairua eta Granitoa |
Dimentsioak | 17 (![]() ![]() ![]() |
Gurutzatzen du | Tamesis |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1252452 |
Historia
1819an John Renniek diseinaturiko zubi bat izan zen bertan, Queen Street Bridge izena zuena. Granitozko zutabeen gainean burdinezko egitura zuen zubia zen. 73 metrotako zubibegia zuen, garai hartan burdinez egindako zubibegirik handiena zen.
1921 urtean zubi berria eraiki zen. Ernest George eta Basil Mott arkitektuek diseinatu zuten eta Sir William Arrol & Co konpainiak eraiki[1].
Neurriak
- Zubiaren luzera: 243.8 m.
- Zubibegiak: 5
- Zubibegi nagusiaren luzera: 73.2 m.
- Zabalera: 16.8 m.
Iruditegia
- Southwark zubia.
- Southwark zubia, atzean San Paulo katedrala duela.
- Southwark zubia, atzean Tower Bridge duela.
- Zubibegia.
- Zutabeak.
- Kaleargia.
- Gaueko ikuspegia.
Erreferentziak
- Eade, John. Southwark Bridge - WHERE THAMES SMOOTH WATERS GLIDE. (Noiz kontsultatua: 2017-03-22).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Structurae webgunea
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.