Soul (2020ko filma)
Soul 2020ko Pete Docter estatubatuar zinema zuzendariaren konputagailu-animaziozko komedia dramatiko film bat da. Pixar Animation Studios ekoiztetxeak ekoitzi zuen eta Walt Disney Pictures ekoiztetxea da banatzailea.
![]() | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Soul |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo eta theatrical release (en) ![]() |
Honen izena darama | arima |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | abenturazko filma, fantasiazko filma, komedia dramatikoa, marrazki biziduneko filma eta ghost film (en) ![]() |
Iraupena | 101 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | list of Pixar films (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Pete Docter |
Gidoigilea(k) | Pete Docter |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Dana Murray (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Walt Disney Pictures Pixar |
Ekoizle eragilea | Dan Scanlon Kiri Hart (en) ![]() |
Edizioa | Kevin Nolting (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Trent Reznor (en) ![]() Atticus Ross (en) ![]() Jon Batiste (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Matt Aspbury (en) ![]() Ian Megibben (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Historia | |
Jasotako sariak | Marrazki bizidunetako film onenaren Oscar Saria 93. Oscar Sariak |
movies.disney.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Bideoa | YouTube, YouTube, YouTube eta YouTube |
Zinema aretoetan estreinatzekoa zen, baina COVID-19 pandemiaren eraginez, banatzaileak Disney+ streaming plataforman estreinatu zuen, 2020ko abenduaren 25ean.[1]
93. Oscar Sarietan, bi sari eskuratu zituen: Animaziozko film onenaren Oscar Saria eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria.[2]
Argumentua
Joe Gardner musika irakasleak jazz-musikari profesional bihurtzeko ametsa dauka. Half Note Club-en jotzeko aukera lortzen duenean, istripu larri bat izaten du, eta ondorioz arima gorputzetik irtetzen zaio. Joen arima orduan "You" hazitegian aurkitzen da, non arimek grinak garatu eta bereganatzen dituzte, jaioberri batengana bidali aurretik. Joek oraindik bizirik dagoela jakiten duenean, kide duen 22 arimari bere gorputzera itzultzeko laguntza eskatzen dio. Ez dio lagundu nahi, baina Joek istripuz berarekin eramaten du, Lurrera doan tunel batetik erortzen direnean.
Aktoreak (Jatorrizko ahotsak)
- Jamie Foxx: Joe Gardner
- Tina Fey: 22
- Questlove: Curly
- Phylicia Rashad: Joen ama
- Daveed Diggs: Paul
- Angela Bassett: Dorothea Williams
- Richard Ayoade: Jerry
- Graham Norton: Moonwind
Horrez gain, Cody Chesnuttek gitarradun abeslari baten ahotsa antzezten du.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Pixar's 'Soul' Bypasses Theaters, Sets Disney+ Christmas Debut» The Hollywood Reporter 2020-10-08.
- (Ingelesez) «OSCAR WINNERS 2021: FULL LIST OF THE 93RD ACADEMY AWARDS WINNERS AND NOMINEES» Rotten Tomatoes 2021-4-25.
Kanpo estekak
- Soul filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)