Sosnowiec

Sosnowiec, Poloniako hegoaldeko industria-hiria, Katowicetik gertu.

Sosnowiec
Sosnowiec
barruti-hiria
Sielecki gaztelua Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Polonia
VoivoderriaSilesia
AlkateaArkadiusz Chęciński (en) Itzuli
Izen ofizialaSosnowiec
Сосновец
Sosnowitz
Jatorrizko izenaSosnowiec
Posta kodea41-200
Geografia
Koordenatuak50°18′N 19°10′E
Map
Azalera91,06 km²
Altuera250
MugakideakKatowice, Mysłowice, Jaworzno, Czeladź, Sławków (en) Itzuli, Dąbrowa Górnicza, Będzin eta Będzin barrutia
Demografia
Biztanleria193.660 (2021eko martxoaren 31)
−6.314 (2019)
alt_left 102.327 (%52,8) (%47,2) 91.333 alt_right
Dentsitatea2.126,73 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1902
Telefono aurrizkia32
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakSuceava, Casablanca, Roubaix, Komárom (en) Itzuli, Dziwnów (en) Itzuli, Derhachi (en) Itzuli, Idar-Oberstein eta Les Mureaux
MatrikulaSO
http://www.sosnowiec.pl/

Historia

Silesiako voivoderrian dago, 1999an voivoderri hori sortu zenetik. Lehenago, 1945etik, Katowiceko voivoderriaren parte izan zen, eta, Bigarren Mundu Gerra baino lehen, Kielceko voivoderriaren barnean egon zen. Sosnowiec herria Germaniako Erromatar Inperio Santuaren mende egon zen Prusiak 1742. urtean eskuratu zuen arte.

Napoleonen garaian, errusiarren armadak bertatik igaro ziren, eta kalteak eragin zituzten hirian. Lehen Mundu Gerran hiria suntsituta geratu zen. Bigarren Mundu Gerran, ostera, 1939. urtean naziek hartu zuten hiria, eta juduek sarraski larria jasan behar izan zuten. Orduan, biztanle guztietatik 28.000 inguru ziren juduak, % 22.

Biztanleria

Gaur egun, Poloniako hamalaugarren hiri handiena da, eta Silesiako bigarrena.

Industriagune garrantzitsua da. Altzairugintzak eta beste mineral batzuen inguruko industriak eta askotariko bestelako lantegiek sustatzen dute hiriaren garapen ekonomikoa.

Monumentuak

Aipatzekoa da XVII. mendeko Zamek Sielecki gaztelua.

Senidetutako hiriak

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.