Sos (txanpona)
Sos[1] edo sueldoa[2] (latinez: solidus) mendebaldeko Europako moneta-unitatea izan zen Erdi Aroan. Karlomagnoren erreformaren ostean, liberaren hogeirena balio zuen. Era berean, sos bat 12 diruren baliokidea zen. Frantzian, 1795 arte iraun zuen sistema horrek.[3] XX. mende hasieran, 5 zentimoko txanponari ematen zitzaion sos izena Ipar Euskal Herrian.
Erreferentziak
- Sos. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-3).
- Sueldo. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-3).
- Nicoulaud, Guillaume. De la livre au franc. contrepoints.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-3).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.