Sortuz, grabitatearen aurka
Sortuz, grabitatearen aurka, Zea Mays taldearen estudioko 4. diska da. Urdulizeko Tio Pepe estudioetan grabatu zuten 2004ko Abendu eta 2005eko Otsaila artean eta Jose Lastra izan zen teknikaria.
Sortuz, grabitatearen aurka | |
---|---|
Zea Mays taldearen Rock | |
Argitaratze data | 2006 |
Grabazioa | 2004ko Abendua eta 2005eko Otsaila artean |
Diskoetxea | Oihuka |
Ekoizpena | Jose Lastra eta Zea Mays |
Diskoaren grabaketarako, beste musikari batzuen laguntza izan zuten. Hala nola, Rafa Rueda, Doctor Deseo taldeko Raul eta Francis eta Iban Nikolaik hartu zuten parte.
Abestien zerrenda
- Dena
- Besterik ez naiz
- Esnatuz
- Ipar haizearen atearen aurrean
- Sortuz
- Dizdira topatu orduko, ez iluntzeko
- Fusilatuz aukerak, zerua ikusteko erak
- Aspertu arte
- Infinituaren amaiera
- Gelditzen dena... isiltasuna
- Grabitatearen aurka
- Malenkonia
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.