Sortaldeko pago
Sortaldeko pagoa (Fagus orientalis) Fagaceae familiako eta fagus generoko zuhaitz hosto erorkorra da, jatorria Eurasian duena, Ekialdeko Europan eta Mendebaldeko Asian.
Sortaldeko pagoa | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fagales |
Familia | Fagaceae |
Generoa | Fagus |
Espeziea | Fagus orientalis Lipsky |
Fagus sylvatica pago arruntaren ahaide hurbila da eta intergradatu egiten dira Balkanetan eta Turkia ipar-mendebaldean. Elkarren artean sortutako hibridoei Fagus × taurica deritze.
Ezaugarriak
Sortaldeko pagoa zuhaitz handia da, 45 m garai eta 2 m enbor-diametro izatera irits daitekeena, nahiz eta ohikoena 25-25 m garai eta 1,5 m enbor-diametro izan.
Hostoak txandakatuak dira, bakunak eta osoak, edo ertz krenatu txikiarekin, 7–15 cm luze eta 5–9 cm zabal, 7–13 zainekin hostoaren alde bakoitzean (6–7 zain F. sylvatica-n). Ernamuinak luzeak eta lirainak dira, 15–30 mm luze eta 2–3 mm lodi, baina lodiagoak, 4–5 mm arte, lore-ernamuina badute bertan.
Loreak amentu txikiak dira, udaberrian hostoak atera berri agertzen direnak.
Haziak 15-20 mm luze eta 7-10 zabaleko pagotxak dira. Udazkenean heltzen dira, polinizazio ostean 5-6 hilabetera.
Hedapena
Zuhaitzaren hedapen naturala Bulgariako Strandja mendian hasten da mendebaldean, Turkia ipar-mendebaldetik Kaukaso mendietara Georgia eta Errusian, Alborz mendiak arte Iranen.
Bera habitat naturala mendiko basoak dira, 500–2,100 m altitude artean. Hala ere, beherago ere hedatu da Strandja mendian, Bulgarian, 200–300 metrora iristeraino, bertako mikroklima bereziari esker, non Fagus orientalis−Rhododendron ponticum basoak sortzen dituen.