Sorlada

Sorlada[3] ([s̺oɾlaða]) Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 71 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 71 kilometrora dago.

Sorlada
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Sorladaren ikuspegia, goitik, San Gregorio Ostiense basilikatik.

Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaSorlada
AlkateaJoaquín Lana Markinez
(San Gregorio, indep.)
Posta kodea31219
INE kodea31225
Herritarrasorladar
Geografia
Koordenatuak42°36′54″N 2°12′55″W
Azalera6,41 km²
Garaiera590 metro
Demografia
Biztanleria48 (2023:  3)
alt_left 22 (%45,8)(2019) (%72,9) 35 alt_right
Dentsitatea7,77 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 28,07
Ugalkortasuna[1] 200
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 18,42 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 20,50 (2018: %20,5)

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen mendebaldean. NA-129 errepidea Acedo-Lodosa norabidean jarraitu ostean, zazpi kilometrora ezkerreko errepidea hartu eta hiru kilometroren ostean ailegatzen da Sorladara.

Sorladak Piedramillerarekin egiten du muga iparraldean, Etaiurekin ekialdean, eta Muesekin mendebalde eta hegoaldean.

Klima eta landaredia

Sorladako klima mediterraneo-kontinentala da, neguak hotzak eta udak bero eta lehorrak dira. Prezipitazioak nahiko urriak dira, eta irregularki banatzen dira urte osoan zehar, urteroko egun euritsuak 100 inguru direlarik. Batez besteko tenperatura 9 eta 12 gradu bitartekoa, eta prezipitazioak 500 eta 800mm ingurukoak dira.

Jatorrizko landareditik hamabost hektarea pago eta birlandaturiko pinudiren bat baino ez dira geratzen gaur egun.

Historia

1058an Sorladan zegoen San Klemente monasterioa Iratxeko apaizetxeari eman zion dohaintza gisa Nafarroako errege Antso Gartzeitz Peñalengoak. Abade-etxe horrek hainbat jabetza izan zituen XI. mendetik aurrera udalerrian, besteak beste San Juan de la Peña monasterioak trukean emandako mahasti batzuk.

Erdi Aro osoan jaurerri izan ostean, 1845ean udalerri independente bihurtu zen. XIX. mendearen erdialdean, herrian 35 ikasleko eskola eta parrokia zeuden. XX. mendearen hasieran nekazaritzako kooperatiba eta aurrezki kutxa bat sortu zuten herritarrek, eta bazen olioa ekoizten zuen errota bat.

Ekonomia

Sorladak ez du industriarik, herritar guztiek zerbitzuetan, eta batez ere, nekazaritzan egiten dute lan. Laborantza-lur guztiak sekain lur moduan erabiltzen dira. 1980ko hamarkadaren hasieran, artalde bakarra, eta txerriak zeuden, baina abeltzaintzak ez du ia garrantzirik gaur egun.

Demografia

Sorladako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 15 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %25,00 (Nafarroako batezbestekoaren bikoitza baino gehiago).

Politika

Udal hauteskundeak

Azken urteetan Sorladako alkate kargurako San Gregorio taldeko Joaquín Lana Markinez aukeratu dute. Sorladan zerrenda irekien bidez hautatzen dira zinegotziak; 2007an bi talde aurkeztu ziren, hautagai banarekin: Agrupación Independiente San Gregorio (AISG, Lana aukeratuta) eta AILM (hautetsirik ez). Baliogabeko eta boto zuri bakarra izan ziren (emandako boto guztien %2,13). Abstentzioa %16,07koa izan zen.

Sorladako Udala (2007)
AlderdiaBotoakAukeratua?
Joaquin Lana Markinez (AISG)25Bai
Jose Luis Irisarri Maeztu (AILM)20Ez

2011ko udal hauteskundeetan ere bi zerrenda aurkeztu ziren; Lana Markinezek alkatetza gorde egin zuen eta Agrupación de Electores Independiente San Gregorio taldearen izenean, bera alkate eta beste kide bat ziengotzi bihurtu ziren. Agrupación de Electores Independiente de Sorlada taldeak hiru hautagai aurkeztu zituen[4] eta hautetsi bakarra erdietsi zuen[5].

Udaletxea

Sorladako udaletxea elizaren ondoan dago. 1984an erabat zaharberritu zen eraikina, bai kanpotik zein barrutik. Solairu bakarra dauka, eta fatxada margoturik dago. Sorladako udaletxeko idazkaria, Lana, Mues eta Piedramillerako idazkari ere bada.

Sorladak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Santa Zezilia Plaza z/g

Alkateak

2007-2011Joaquín Lana MarkinezSan Gregorio
2011-2015Joaquín Lana MarkinezSan Gregorio

Zerbitzuak

Sorlada Jurramendi Mankomunitateko kidea da.

Ondasun nabarmenak

San Gregorio Ostiakoaren basilika

San Gregorio Ostiakoaren basilika, estilo barrokoko eraikina da. Jatorrizko eliza santuaren aurkikuntzaren ondotik eraiki zen XII. mendean. Nabearen barruan, margo neoklasikoak dituen gurutzadura nabarmentzen da. Basilikaren portada, XVIII. mendekoa da eta abside-erretaula moduan eraiki zen.

Basilikaz gain, Sorladako udalerriaren mugetan, Santa Ceciliako eliza, Erdi Aroko jatorriko eraikina, eta Guardako Andra Mariren baseliza, XX. mendeko tenplua nabarmentzen dira.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
  5. Sorlada Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.

Ikus, gainera

  • Nafarroako udalerrien zerrenda

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.