Sorkunde
Sorkunde euskarazko emakumezko izena da, Andre Mariaren sortze garbiaren dogma eta adbokazioan oinarritua. Aldaera desberdinak ditu izenak, Kontxesi tradizionalena[1], eta baita Izortza, Kontzeziona, Orbange eta Sorne (azken hau Deun-ixendegi euzkotarrekoa)[2]; baina Sorkunde da hedatuena 20. eta 21. mendeetan.
Datuak | ||
---|---|---|
Sexua | Emakumezkoa | |
Jatorrizko eskualdea | Euskal Herria | |
Jatorria | Euskalduna |
Xorkun forma hipokoristikoa aipatzen da Euskaltzaindiaren izendegian[3], eta Sorkun ere ohikoa da; adibidea dugu Sorkun kantariak darabilena artistikoki.
Sorkunde izena duten pertsona ezagunak
Izen-abizenak | Jarduera | Jaiolekua | jaiotza data | heriotza data |
---|---|---|---|---|
Sorkun | abeslari | Errenteria | 1977-01-29 |
Erreferentziak
- «Euskal Poesiaren ataria - KONTXESIRI - Juan Ignacio Iztueta» basquepoetry.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-10).
- «Kontxesi - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-10).
- «Sorkunde - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-10).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.