Sorgin handi-marroi
Sorgin handi-marroia (Stropharia rugosoannulata) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sorgin handi-marroia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Strophariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Stropharia | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Stropharia rugosoannulata Murrill, 1922 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Jangarria, estimatuagoa Europako ekialdean. Gaur egun landatu egiten da helburu komertzialekin. Stropharia generoan, zalantzarik gabe, espezie haragitsuena eta handiena da, jangarri bakarra izateaz gain, hauetako asko toxikoak dira, baita haluzinogenoak ere.
Deskribapena
Kapela: Haragitsua, marroixka kolorekoa, arre-purpura kolorekoa ilunagoa edo argiagoa, 20 cm-rainoko diametrokoa, ertza horzduna eta zurixka, azala sendoa, haragitik erraz bereiz daitekeena.
Orriak: Libreak, ia itsatsiak, finak, meheak, ugari, eta kapelaren ertzerantz orritxoekin, kolorea zahartzean ilunduz doana, gris argi batetik gris-lila ilun batera igarotzen da.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: zuntzuna, muin antzeko bat du, zuria barrutik, luzetarako zuntz horixkekin, lodia, okertua eta oinarrian erraboilarekin, modu ez homogeneoan lotuta dago kapelako haragiarekin. Eraztun zabala, iraunkorra, sendoa, ertz horixkarekin; oinaren goialdean.
Haragia: Zuria eta lodia, pixka bat horixka bareek jandako lekuetan, bere zaporea gordinik ez da, ez mingotsa ez pikantea.[2]
Etimologia: Stropharia terminoa, neskatoak bularra estutzeko erabiltzen zuten "estrofio" hitzetik dator, ondo hauen eraztunagatik edo eraztunaren arrastoengatik. Rugosoannulata epitetoa, zimurtua esan nahi duen "rugosus" hitzetik dator eta eraztun batekin esan nahi duen "annulatus" hitzetik.
Jangarritasuna
Turingo (Italia) Car!o Luciano Alessio doktorearengatik jasotako informazioaren bidez, badakigu jangarria dela eta Ekialdeko Europako merkatuetan asko landatzen eta saltzen dela.[3]
Nahasketa arriskua
Bere koloreagatik, handia delako eta ateratzen den tokiagatik, ezin da nahastu.[4]
Sasoia eta lekua
Negu bukaeran eta udaberrian ateratzen da, belardietako belar artean eta uhar edo errekastoen urertzean zehar.[5]
Banaketa eremua
Europa, Ipar Amerika, Zeelanda Berria.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 399 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 257 or. ISBN 84-505-1806-7..
- (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 250 or. ISBN 84-282-0865-4..
- (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 374 or. ISBN 84-7173-211-4..