Sorgin berdexka
Sorgin berdexka (Stropharia aeruginosa) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da. Erraz identifikatzeko modukoa, kolore berde-urdinxka duen kapela du eta ertzean mataza zuri tipikoak ditu eta mintzezko eraztuna. Sukaldaritzan interesik gabea.
Sorgin berdexka | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Strophariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Stropharia | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Stropharia aeruginosa Quél., 1872 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Kapela: 3 eta 8 cm arteko diametrokoa, ganbila, laua. Hasieran ezkata lits dunekin, gero ezkata gabe; kolore berde-gris ederrekoa, ertz urdin-berdexkarekin, zahartzean zurbildu eta horitu egiten da, azala geruza lodi eta muzilagodun batez estalita dago, oso ondo ikusten da eguraldi euritsuarekin. Azalak ertza gainditu egiten dio eta errezel orokorraren mataza itxurako hondar zuriak ditu.
Orriak: Lodiak, itsatsiak, zurixkak, gero marroi-purpura kolorekoak ertz zurixkarekin.
Hanka: Zilindrikoa, hutsa, likatsua, sarritan behealdea okertuta; kolore urdin berdexka zurbilekoa, esporek purpura kolorez tindatutako eraztun batekin. Ilegabea eraztunaren gainetik eta behetik ezkata zarpailduekin.
Haragia: Ez oso lodia, kolore zurixka du eta errefau usain arina.[1]
Etimologia: Stropharia terminoa. Neskatoak bularra estutzeko erabiltzen zuten “estrofio” hitzetik dator, ondo hauen eraztunagatik edo eraztunaren arrastoengatik. Aeruginosa epitetoa berriz latinetik dator eta gardinga esan nahi du.
Jangarritasuna
Sukaldaritzako interesik gabeko espeziea.[2]
Nahasketa arriskua
Stropharia albocyanea perretxikoarekin, hau txikia eta hauskorra da, antz handia du eta autore batzuek espezie bera dela uste dute, baina meheagoa eta lirainagoa da. Beste bat oso antzekoa Stropharia cyanea da, kapela urdinxkagatik, eraztun errudimentuzko eta orrien ertz zurbilagoagatik bereizten da.[3]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean. Batez ere basoetan, bideetatik gertu eta horien soilguneetan. Ez da hain ohikoa belardi eta larreetan.[4]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Hego Amerika, Asiako iparraldea, Zeelanda Berria.
Galeria
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 400 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 256 or. ISBN 84-505-1806-7..
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 342 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 250 or. ISBN 282-0865-4..