Sorgailu elektriko

Sorgailu elektrikoa energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen duen gailu bat da, energia hau kanpoko zirkuitu elektriko baten erabili ahal izateko.

Lurrun-turbinadun sorgailu elektriko modernoa.

Energia mekanikoaren jatorria era askotakoa izan daiteke, biradera batek emanikoa edo barne-errekuntzako motor batek emanikoa, adibidez. Energiaren transformazioa iman finko batek edo elektroiman batek sortutako eremu magnetikoak armadurako harilkatuan indar elektroeragilea induzitzerakoan lortzen da vini pistinero eremu magnetiko eta harilkatuaren artean mugimendu erlatibo bat egotean, indar elektroeragilea sortzen da. Sistema hau Faradayren legean oinarritzen da.

Motor elektrikoek alderantzizko bihurketa egiten dute, energia elektrikoa energia mekaniko bihurtu. Motor elektriko eta sorgailu elektrikoek antzerakotasunak izan ditzakete. Motor elektriko asko elektrizitatea sortzeko erabili daitezke, askotan sorgailu elektriko onargarriak izan daitezkeelarik.

Sorgailu elektrikoek sare elektrikokoko ia energia guztia sortzen dute.

Terminologia

Korronte alternoa sortzen duen sorgailu elektriko monofasikoa. Iman finko bat harilkatu baten ondoan birarazterakoan, indar elektroeragile aldakorra sortzen da.

Sorgailu elektromagnetikoak kategoria nagusi bitan sailkatzen dira: dinamo eta alternadoreak.

Atal mekanikoak:

Atal elektrikoak:

  • Armadura: potentzia elektrikoa sortzen duen elementua. Sorgailu, alternadore edo dinamoen armadurako harilkatuek korronte elektrikoa sortzen dute. Armadura errotorean edo estatorean egon daiteke.
  • Eremu sortzailea: eremu magnetikoa sortzen duen elementua. Dinamo edo alternadore baten, eremu magnetikoa errotorean edo estatorean egon daitezkeenelektroimanen bitartez edo iman finkoen bitartez lortzen da.

Indar elektroeragilea eta zirkuitu baliokidea

Sorgailu eta kargadun zirkuitu baliokidea:
G = sorgailu elektrikoa
VG = sorgailuaren zirkuitu irekiko tentsioa = ε indar elektroeragilea
RG = sorgailuaren barne erresistentzia
VL=sorgailuaren borneetako tentsioa = tentsioa kargan
RL = kargaren erresistentzia.

Sorgailu elektriko bakoitzaren ezaugarri bat bere indar elektroeragilea da. Indar elektroeragilea, epsilon hizki greko xehearekin izendatua (ε), sorgailu beraren barnean karga elektriko bat polo negatibotik positibora eramateko behar den lana eta kargaren balioaren arteko zatidura da. Voltetan neurtzen da.

Eskuineko irudian sorgailu elektriko eta karga baten zirkuitu baliokidea ikusten da. Sorgailua tentsio iturri ideal bat eta barne erresistentzia batekin osatutako abstrakzio batekin irudikatzen da. Sorgailuaren eta , harilkatuaren erresistentzia neurtuz —laneko tenperatura kontuan hartuta—, eta tentsioa neurtuz bai zirkuitu-irekian eta kargan, kargako korronte jakin batentzat, zehaztu daitezke.

Eredu hau sinpleena da sorgailu batentzat; elementu gehiago gehituz eredu zehatzagoak egin daitezke, baina kalkuluen konplexutasuna asko haunditzen da.

Irudian, sorgailuaren indar elektroeragilearen (ε) balioa da. sorgailuko borneetan ematen den tentsioa da, zeina sorgailuaren beraren erresistentziaren eta kargako erresistentziaren menpekoa den. Kargarik ezean, ε indar elektroeragilea eta sorgailuaren borneetako tentsioa berdinak dira, korronte elektrikoa 0 izaterakoan ez bait dago tentsio-jauskerarik sorgailuko erresistentzian.

Ikus, gainera


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.