Sorbitol

Sorbitola formula duen azukre alkohola da.

Sorbitol
Formula kimikoaC6H14O6
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
C([C@H]([C@H]([C@@H]([C@H](CO)O)O)O)O)O
MolView3D eredua
Motaglucitol (en) Itzuli
Ezaugarriak
Fusio-puntua95 °C
99 °C
111 °C
Masa molekularra182,079 Da
Erabilera
Tratatzen duidorreri eta end stage renal failure (en) Itzuli
Rolacathartic (en) Itzuli eta Eszipiente
Arriskuak
NFPA 704
1
1
0
Identifikatzaileak
InChlKeyFBPFZTCFMRRESA-JGWLITMVSA-N
CAS zenbakia50-70-4
ChemSpider5576
PubChem5780
Reaxys1721899 eta 4656395
Gmelin17924
ChEBI83162
ChEMBLCHEMBL1682
RTECS zenbakiaLZ4290000
ZVG30670
DSSTox zenbakiaLZ4290000
EC zenbakia200-061-5
ECHA100.000.056
CosIng38191
MeSHD013012
RxNorm9945
Human Metabolome DatabaseHMDB0000247
KNApSAcKC00001173
UNII506T60A25R
NDF-RTN0000146220
KEGGD00096 eta C00794
PDB LigandSOR

Etimologia

Boussingault frantsesak 1872an aurkitu zuen Otsalizarraren (Sorbus aucuparia) zuhaiitzean, hortik sorbitol izena.

Ekoizpena

Fotosintesi bidez hostoetan ekoizten diren hiru gluzidoetako bat da sorbitola, besteak sakarosa eta almidoia dira. Alga gorrietan oso ugaria da eta fruitetan ere bai, hala nola madari, sagar, gerezi eta melokotoietan[1].

Industrialki glukosaren erredukzioz sortzen da. Karbono katearen muturreko karboniloaren ordez hidroxilo talde bat ezartzen da[2].

Erabilerak

Elikagaien industrian edulkoratzaile gisa erabiltzen da. Sakarosaren aldean %60-ko gozotasuna du. Bestetik, bere hidrofilotasunaz baliatuz hainbat elikagaien ur kopurua mantentzeko ere erabiltzen da.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Teo, Gianni; Suzuki, Yasuo; Uratsu, Sandie L.; Lampinen, Bruce; Ormonde, Nichole; Hu, William K.; DeJong, Ted M.; Dandekar, Abhaya M.. (2006-12-05). «Silencing leaf sorbitol synthesis alters long-distance partitioning and apple fruit quality» Proceedings of the National Academy of Sciences 103 (49): 18842–18847.  doi:10.1073/pnas.0605873103. ISSN 0027-8424. PMID 17132742. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  2. «Reduction of Glucose» butane.chem.uiuc.edu (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.