Sorbeltz arrunt
Sorbeltz arrunta (Apus apus), apodidae familiako hegazti espeziea da[1]. Uda Hegoaldeko Europan edo Asian pasa ondoren, baita Euskal Herrian ere, neguan hegoaldeko Afrikan bizi da.
Sorbeltz arrunt | |
---|---|
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Apodiformes |
Familia | Apodidae |
Generoa | Apus |
Espeziea | Apus apus |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Masa | 3,5 g (pisua jaiotzean) |
Zabalera | 0,4 m |
Kumaldiaren tamaina | 3 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Errute denbora | 20 egun |
Arrautza | |
16-17 cm luze da eta hegoek 38-40 cm luzera dute[2] ditu. Lumak marroi-beltzaxkak ditu, kokotseko txingola zurixka izan ezik. Hegan egitean, boomerang edo igitai itxura dute. Bizkaieraz, meletxiko esaten zaio[3].
Bizitzaren zatirik handiena airean pasatzen dute. Hegan doazela, jan —han aurkitzen dituzten intsektu kopuru handiak jaten dituzte—, lo eta ugaldu egiten dira. Lurrean kumatzeko soilik kokatzen dira, arrautzak errun eta kumeak elikatzeko.[4] Egunean zehar, anitz kilometrotako hegaldiak egin ditzakete, intsektu-hodeien bila. Habia egiteko ere materialak airean hartzen dituzte. Bizi modu hegalarira erabat egokituta daude, hanka labur-laburrekin eta hego indartsuekin; enarek baino luzeagoak.
Itxurarengatik enarekin nahasten diren arren, talde desberdinetako hegaztiak dira sorbeltzak (apodiformeak); gainera, enarek baino arinago eta ahaltsuago egiten dute hegan.
Sorbeltz arrunta, beste sorbeltzekin alderatuta (sorbeltz arrea eta malkar-sorbeltza), bere kolorearengatik ezagun da, goitik zein behetik beltz-beltza baita, eztarria argixeagoa bada ere (hegan nekez nabari daitekeena).
Galeria
- Bideoa
- Gaztea