Sorø
Sorø Danimarkako Seelandia eskualdeko hiriburua da, hiri handiena Roskilde bada ere.
Sorø | ||
---|---|---|
Danimarkako udalerria | ||
Ole Jørgen Rawerten marrazkia (1820) Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Danimarka | |
Eskualdea | Seelandia eskualdea | |
Alkatea | Gert Jørgensen | |
Herriburua | Sorø (en) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 55°26′00″N 11°34′00″E | |
Azalera | 317 km² | |
Altuera | 30 m | |
Mugakideak | Ringsted Municipality (en) , Holbæk Municipality (en) , Kalundborg Municipality (en) , Slagelse eta Næstved Municipality (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 29.543 (2016) | |
Metropolia | 29.522 | |
Dentsitatea | 94,98 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 2007ko urtarrilaren 1a | |
soroe.dk |
Historia
1140. urtean Sorøko Apaizetxe zistertarra eta 1161. urtean Sorø herria bera fundatu zituen Absalon apezpikuak, eta bertako elizan izan zen lurperatua. 1536. urteko erlijio erreformaren ondoren abade-etxea protestante bihurtu eta ondoan nobleentzako ikastetxea sortu zuten. 1625. urtean Kristian IV.a erregeak ikastetxea zaldunentzako akademia bihurtu zuen eta ondoren unibertsitate, baina 1665. urtean itxi egin zuten. 1747. urtean eraikin zaharren su hartu zuten eta Ludvig Holbergen diruarekin eta Lauritz de Thurahen diseinuarekin eraikin berria egin eta berriz ere akademia martxan jarri zen 1750. urtean.
2007. urteko banaketa administratibo berriarekin Danimarkako bost eskualdetako baten hiriburu izendatua izan zen.
Herriak
Hauek dira Sorø udalerriko herri nagusiak:
- Sorø: 7.764 biztanle
- Dianalund: 3.924 biztanle
- Frederiksberg: 3.397 biztanle
- Stenlille: 2.026 biztanle
Ondasun nabarmenak
- Sorøko akademia (danieraz Sorø Akademi): 1625. urtean sorturiko akademia, Ludvig Holbergek XVIII mendean berreraikia.
- Apaizetxea (danieraz Sorø Klosterkirke): Absalon apezpikuak 1161 eta 1201 artean eraikia. Bertan dago Absalon beraren hilobia, eta bertan egon zen Margaret I erreginaren hilobia ere, Roskildeko katedralera eramana izan zen arte.
Kanpo estekak
- (Danieraz) Udalerriaren web orria