Sophie Poirier
Sophie Poirier, Sophie Doctrinal eta Lemarchand andrea izenez ere ezaguna, 1830eko martxoaren 18an jaio zen Troissyn (Marne) eta 1879ko maiatzaren 21ean hil zen Auberiven (Marne Garaia). Lanbidez, jostuna izan zen. Militante errepublikanoa zen, eta 1871n, Parisko Komunan, Montmartreko Zaintza Batzordeko lehendakaria.[1][2]
Sophie Poirier | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Sophie Doctrinal | ||
Jaiotza | Troissy, 1830eko martxoaren 18a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Auberive, 1875eko apirilaren 2a (45 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | jostuna eta Communarda |
Biografia
Parisa iristea
Sophie Poirier 1868an iritsi zen Parisa. Frantzia-Prusia Gerran Paris hiriak jasan zuen setioan, uniformeak egiteko lantegi kooperatibo bat ireki zuen, non 70-80 emakumek lan egiten zuten.[3][4][5]
1869ko uztailean, Poirier-ek André Léo buru zuen elkarte feministaren manifestuaren alde —Emakumearen eskubideen aldarrikapena— agertu zen, 'Poirier herritarrak' sinatuz.[6]
1870ean, bere senarra, teilatuak jartzen lan egiten zuena, hil egin zen.[7][8]
Communarde
Sophie Poirier Georges Clemenceauk 1870eko irailean sortu zuen Montmartreko Zaintza Batzordearen buru izan zen. Harekin batera izan ziren, besteak beste, Louise Michel eta Anna Jaclard.[2][7] Michelek geroago adierazi zuenez, Poirier, Blin eta Béatrix Excoffon klasetik ateratzean haren bila joan ziren batzordea sortzeko.[9] Poirier-ek Clemenceau alkateak batzorderako lokal bat uztea lortu zuen.[5] Poirier-ek batzordearen inguruan ziren Versailleseko gobernuaren aldekoen berri eman zion poliziari.[10]
Poirier-ek emakumeentzako Boule Noire klub politikoa sortu zuen.[1][11] Bera izan zen klubaren buru eta Beatrix Excoffon lehendakariordea.[12] Apartamentu bat konfiskatua izan zen Parisko XVII. barrutiko rue des Acacias-en klubaren beharretarako, Poirier-ek eskatuta.[7][12][13] Klubean hainbat gai eztabaidatzen zituzten, gehienetan emakumeen ardurekin zerikusia zutenak, hala nola prostituzioa, lanaren antolaketa edo nesken hezkuntza.[1] Bestelako gai batzuen gainean ere jardun zuten: Georges Darboy Parisko artzapezpikuaren heriotza eta Vendôme zutabea eraistea ere eztabaidatu eta bozkatu egin ziren.[14]
1871ko martxoaren 10ean, Poirier-ek sortutako lantegi kooperatiboa itxi behar izan zuten lanik ez zegoelako.[7] Poirier-ek, Jaclard eta Léo batzordekideekin batera, bat egin zuen 1871ko martxoaren 18an aldarrikatu zen Komunarekin, eta kanpaina-ospitaleko erizain gisa hasi zen lanean.[15]
Bere prozesuan, epaileak adierazi zuen «bere iraganak ez zuela inolako gaitzespenik merezi, emakume guztien egoeraren hobekuntzaz arduratzen zen emakume baten iragana baitzen».[16] Horregatik, «neurriz kanpoko asaldura azaldu izana» leporatu zioten, eta horren araberako zigorra ezarri.[16] 1872ko apirilaren 10ean, 26. gerra-kontseiluak deportazio zigorra ezarri zion barruti gotortu batean. Auberiveko kartzela nagusian espetxeratu zuten, eta han egon zen hil arte.[7]
Esker ona
Arroxelako kale batek bere izena darama.[17]
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Sophie Poirier» artikulutik itzulia izan da, 2022-08-23 data duen 196351249 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-08-23 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- (Frantsesez) Rougerie, Jacques. (2003). Paris insurgé: la Commune de 1871. Gallimard, 83 or. ISBN 2-07-053289-5. PMC 34359690. (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
- (Frantsesez) Les Femmes dans la Commune de Paris. Les Amies et Amis de la Commune de Paris 1871 (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
- (Frantsesez) Schulkind, Eugene W.. (1950). «Le rôle des femmes dans la Commune de 1871» Revue d'Histoire du XIXe siècle - 1848 42 (185): 16. doi: ..
- (Ingelesez) Thomas, Édith, Edith. (1971). «The Women of the Commune» The Massachusetts Review 12 (3): 409–417. ISSN 0025-4878..
- (Frantsesez) Thomas, Édith, Edith. (1980). Les pétroleuses. Gallimard, 53 or. (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
- (Ingelesez) Christine, Fauré. (2003). Political and Historical Encyclopedia of Women. Routledge, 359 or. ISBN 9781135456917..
- (Frantsesez) DOCTRINAL Sophie, femme Lemarchand, dite Poirier. Maitron/Editions de l'Atelier 2021-10-21 (Noiz kontsultatua: 2022-12-04).
- (Frantsesez) Dittmar, Gérald. (2003). Histoire des femmes dans la Commune de Paris. Dittmar ISBN 978-2-9519192-3-5. (Noiz kontsultatua: 2022-12-04).
- (Frantsesez) Michel, Louise. (1978). La Commune. in: Stock+plus. Paris: Editions Stock, 504 or. (Noiz kontsultatua: 2022-12-04).
- (Frantsesez) Schulkind, Eugene W.. (1950). «Le rôle des femmes dans la Commune de 1871» Revue d'Histoire du XIXe siècle - 1848 42 (185): 20. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-12-04).
- (Frantsesez) Rémy, Tristan. (1970). La Commune à Montmartre, 23 mai 1871. Éditions sociales (Noiz kontsultatua: 2022-12-04).
- (Ingelesez) Fauré, Christine. (2004-06-02). Political and Historical Encyclopedia of Women. Routledge ISBN 978-1-135-45691-7. (Noiz kontsultatua: 2022-12-04).
- (Frantsesez) Thomas, Édith, Edith. (1980). Les pétroleuses. Gallimard, 227 or. (Noiz kontsultatua: 2022-12-04).
- (Frantsesez) Guillemot, E.; Gras, P.; Du Verdier, Ph.. (1885). Ministère de la Justice. Mélanges ; dossiers de recours en grâce. Inventaire sommaire (BB/24/725-BB/24/890). 2, 11450-11772. txostenak Archives nationales (France).
- (Frantsesez) Thomas, Édith. (1980). Les pétroleuses. Gallimard, 156 or. (Noiz kontsultatua: 2022-12-04).
- «Violence des communardes : une mémoire à revisiter» Revue Historique 297 (2 (602)): 521–531. 1997 ISSN 0035-3264. (Noiz kontsultatua: 2022-12-04).
- (Gaztelaniaz) «Callejero de La Rochelle, La Rochelle | S» callejero-francia.openalfa.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-04).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- DOCTRINAL Sophie, femme Lemarchand, dite Poirier. (2021) Le Maitron.
- Muiña, Ana. (2021) Las ‘communardes’, esas desconocidas que defendieron la Comuna hasta morir. Especial La Comuna de 1871. Trasversales, 56. zk.
- Beloki Resa, Elena. (2021) Parisko Komuna: emakumeen hitza eta ekintza argitara. ERRIA (Erreportajeak).
- 150 urte Parisko komunaz: Mugarria historian eta ezkerraren erreferentea. (2020) EITB podcastak. Erreportajeak.
- Kellner, Manuel (2021) Hace 150 años. Las mujeres en la Comuna de París. Rebelión. Feminismos,
- LES FEMMES DE LA COMMUNE DE PARIS / 150 éme ANNIVERSAIRE / TEXTES DE LOUISE MICHEL, JULES JOUY et EUGENE POTTIER / Chantés par Pauline Floury & Séverin Valière
- Michèle Gard. LES FEMMES DANS LA COMMUNE. Ciné-archives. Fonds audiovisuel du PCF. Mouvemente ouvrier et democratique.