Sophie's Choice (filma)
Sophie's Choice (euskaraz Sophieren erabakia) 1982ko Alan J. Pakula estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. William Styron idazlearen 1979ko izen bereko eleberrian oinarritua dago. Meryl Streep, Kevin Kline, eta Peter MacNicol aktoreek antzeztu zuten.
Sophie's Choice (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1982 |
Izenburua | Sophie's Choice |
Jatorrizko hizkuntza | alemana ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, flashback film (en) ![]() |
Iraupena | 144 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Sophie's Choice (en) ![]() |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alan J. Pakula |
Gidoigilea(k) | Alan J. Pakula |
Antzezlea(k) | |
Meryl Streep Kevin Kline Peter MacNicol Rita Karin Josh Mostel Robin Bartlett Günther Maria Halmer (en) ![]() David Wohl Eugene Lipinski Katharina Thalbach John Rothman Josef Sommer Karlheinz Hackl (en) ![]() Ulli Fessl (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alan J. Pakula |
Konpainia ekoizlea | ITC Entertainment (en) ![]() |
Edizioa | Evan A. Lottman (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Marvin Hamlisch |
Argazki-zuzendaria | Néstor Almendros |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Brooklyn |
Argumentu nagusia | Bigarren Mundu Gerra eta Holokaustoa |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) ![]() Golden Globe Award for Best Actress – Motion Picture Drama (en) ![]() National Society of Film Critics Award for Best Actress (en) ![]() Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 55. Oscar Sariak |
Nominazioak | Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 55. Oscar Sariak Meryl Streep Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria 55. Oscar Sariak Albert Wolsky Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 55. Oscar Sariak Alan J. Pakula Argazkigintza onenaren Oscar Saria 55. Oscar Sariak Néstor Almendros Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 55. Oscar Sariak Marvin Hamlisch |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Meryl Streep) irabazi zuen.
Argumentua
1947ko udan, Stingo, AEBko hegoaldeko idazle gaztea, Brooklyneko ostatu batera joaten da bizitzera. Goiko pisuan bizi den bikote baten eztabaida lazgarriak astintzen du Stingo. Maitaleak ezagutzen dituenean, biek daukaten xarma eta adeitasunak Stingo liluratzen dute. Emakumea, Sophie Zawistowska, Poloniako etorkin ederra da, katolikoa. Gizona, Nathan Landau, jatorri judua duen zientzalari xarmanta da, baina desoreka handikoa. Pixkanaka, Stingo bikotearen lagun onena bihurtzen da. Nathanen gehiegikerietatik babesten saiatzen den bitartean, Stingo Sophierekin maitemintzen da. Sophie Bigarren Mundu Gerrako Auschwitz sarraski-esparruko biziraulea da, eta atsekabetuta bizi da bere iraganeko sekretu latz bat dela eta. Lehen aldiz, inori kontatu ez dion sekretua kontatzen dio Stingori.
Aktoreak
- Meryl Streep: Zofia "Sophie" Zawistowski
- Kevin Kline: Nathan Landau
- Peter MacNicol: Stingo
- Rita Karin: Yetta Zimmerman
- Stephen D. Newman: Larry Landau
- Josh Mostel: Morris Fink
- Marcell Rosenblatt: Astrid Weinstein
- Moishe Rosenfeld: Moishe Rosenblum
- Robin Bartlett: Lillian Grossman
- Eugene Lipinski: irakasle poloniarra
- John Rothman: liburuzaina
- Neddim Prohic: Józef
- Katharina Thalbach: Wanda
- Jennifer Lawn: Eva Zawistowski
- Adrian Kalitka: Jan Zawistowski
- Joseph Leon: Dr. Blackstock
- David Wohl: ingeles irakaslea
- Nina Polan: ingeles eskolako emakumea
- Vida Jerman: emakumezko SS zaindaria
- Josef Sommer: kontalaria (Stingo zaharra)
- Karlheinz Hackl: SS medikua
- Günther Maria Halmer: Rudolf Höß