Sophia Loren
Sophia Loren, jaiotzez Sofia Villani Scicolone, (Erroma, Italia, 1934ko irailaren 20a- ) Italiako aktorea da, Oscar sariaren irabazlea.[1] 1950ean aurkitu zuen gerora senarra izango zuen Carlo Pontik eta pelikula ugaritan parte hartu du orduz gero, Heller in Pink Tights, Two Women edo El Cid tarteko.
Sophia Loren | |||
---|---|---|---|
← Olivia de Havilland - Alessandro Blasetti → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Sofia Costanza Brigida Villani Scicolone | ||
Jaiotza | Erroma, 1934ko irailaren 20a (89 urte) | ||
Herrialdea | Italia Frantzia (1965 - | ||
Bizilekua | Geneva | ||
Familia | |||
Aita | Riccardo Scicolone | ||
Ama | Romilda Villani | ||
Ezkontidea(k) | Carlo Ponti (1957ko irailaren 17a - 1962ko abuztuaren 31) Carlo Ponti (1966ko apirilaren 9a - 2007ko urtarrilaren 10a) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | École Jeannine Manuel (en) | ||
Hizkuntzak | italiera ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aktorea, modeloa, abeslaria, autobiografialaria, edertasun lehiaketan parte-hartzailea, zinema aktorea eta ahots-aktorea | ||
Altuera | 1,74 metro | ||
Lantokia(k) | Italia | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Genero artistikoa | komedia melodrama | ||
Musika instrumentua | ahotsa | ||
Diskoetxea | RCA Victor | ||
|
Biografia
Sofia (Erroman (Italia) jaio zen 1934ko irailaren 20an. Bere ama Romilda Villani piano-irakaslea zen era bere aita, berriz, Ricardo Scicolone ingeniaria. Bikotea ez en sekula ezkondu eta beste alaba bat ere izan zuten 1938an, Maria. Bi ahizpak ama eta amonarekin bizi ziren Pozzuolin, Napolitik gertu, Bigarren Mundu Gerra hasi zen arte. Aitaren aldetik beste bi anaia ere baditu: Giuliano eta Giuseppe
Lorenek 1950eko hamarkadan hasi zuen bere karrera, hainbat pelikula italiarretan leku hartzen joan zelarik. Garai hartan filmatu zuten Erroman Quo vadis? eta Sofia eta bere ama pelikulako extra izan ziren.
Garaiko telenobela ospetsuetan ere egin zuen lan eta Sofia Villani edo Sofia Lazzaro izenak erabili zituen. Hainbat edertasun lehiaketetan ere hartu zuen parte eta sari batzuk irabazi ere bai.
Carlo Ponti pelikula ekoizlea ezagutu zuen eta harekin ezkondu zen 1957ko irailaren 17an. Une batez, ezkontza desegin beharrean izan ziren, Pontiri bigamia salaketa bat jarri ziotelako eta 1966an ezkondu ziren berriro. Bi seme izan zituzten elkarrekin, Carlo Ponti Jr. eta Edoardo Ponti.
Lana eta ospea
Sophiaren ibilaldiak bultzada izugarria jaso zuen 1954an, Vittorio De Sica eta Marcello Mastroiannirekin lan egin ostean. Claudia Cardinale, Gina Lollobrigida eta Lucia Bosèrekin batera, emakume italiar ederrenen taldean sartu zuten, italiar neorrealismoko filmetan pikardia eta zirrara nahasten zituzten emakumeen artean.
50eko hamarkadaren bukaerako, Hollywoodek ezagutzen zuen, jada, Frank Sinatra eta Cary Grantekin lan egin eta gero, eta Paramount Studiosekin sinatu zuen 5 filmetarako kontratua. Hortxe ditugu Desire under the elms, Anthony Perkinsekin, Houseboat Cary Grantekin edo 1960an George Cukorrek zuzenduriko Heller in Pink Tights.
Drama eta komedietan egindako agerpenek ikuslegoa liluratu zuten, proiektu italiarrek, batez ere, libreago espresa baitzitekeen haietan.
1960an, Vittorio de Sicak zuzendutako Alberto Moraviaren La ciociara egin zuen eta izugarrizko bultzada izan zen hori bere karreran. Bigarren Mundu Gerra eta Italian kokatzen da istorioa eta ama-alaba batzuen bortxaketaz ari da. Sophia zen bortxatutako ama eta sari andana jaso zuen lanarekin Cannes, Berlin eta Venezian. Oscar Saria ere eskuratu zuen eta ingelesez hitz egiten ez zuen lehen artista izan zen horretan.
Emakume ederraren itxurak ez du bere adimenaren ospea itzali eta oso pertsona errespetatua da beti.[2]
1960ko hamarkadaz geroztik, pertsonaia historiko ugari egin zuen: Doña Jimena izan zen Anthony Mannen El Cid pelikulan eta The Fall of the Roman Empire, A Countess from Hong Kong (Charles Chaplinek zuzendu zuen eta Marlon Brandorekin batera egin zuen lan), Man of La Mancha musikala (Peter O'Toolerekin batera) edo The Cassandra Crossing.
Hala ere, Sophia Lorenen ekarpen garrantzitsuena ama hizkuntzan egin zituen pelikulak dira: Divorzio all'italiana (1964) Vittorio de Sicak zuzendua edo A Special Day (Una giornata particolare) (1977) Ettore Scolak zuzendua, biak Marcello Mastroianni aktorearekin.
1980an, Sophia Lorenek telebistarako filme autobiografiko bat egin zuen eta bai bera eta baita bere amaren papera ere egin zituen.
1982an, bere izena munduko azal guztietan argitaratua izan zen; 18 eguneko kartzela epaia jaso zuen, zergak ez zituela ordaindu-eta.
1990ko hamarkada
1991n, Lorenek Ohorezko Oscar saria jaso zuen zinema munduari eginiko ekarpenagatik.
1994an, Prêt-à-Porter (Robert Altman) pelikulan hartu zuen parte eta Marcello Mastroianni, Julia Roberts, Tim Robbins, Kim Basinger, Lauren Bacall edo Tracy Ullman aktoreekin batera egin zuen lan. Agerraldi honi esker, Urrezko Globo Sarietarako izendapena lortu zuen, aktoresa onenaren kategorian.
Bere hurrengo lana 1995an burututako komedia izan zen, Grumpier Old Men. Bertan, Ann-Margret, Walter Matthau eta Jack Lemmonen alboan egin zuen lan. Urte hartan Cecil B. DeMille saria jaso zuen, bere ibilbide profesinalaren errekonozimenduan.
2001ean, Francesca e Nunziata eta 2004an, Peperoni ripieni e pesci in faccia produkzio italiarretan hartu zuen parte.
2009an, produkzio estatubatuar berri batean azaldu zen, Nine pelikulan hain zuzen ere, Brodwayko musikalaren moldaketa zinematografikoan, Rod Marshall zuzendari zuela. Bertan, Daniel Day-Lewis, Penelope Cruz, Kate Hudson, Marion Cotillard eta Nicole Kidmanekin batera aritu zen. Filmaren protagonista taldea Aktoreen Sindikatuko Sarietarako izendatu izan zen eta Ninek izugarrizko arrakasta izan zuen kritiketan eta zinemetan.
Filmografia
- The Ballot (1950)
- Toto Tarzan (1950)
- The Six Wives of Barbablu (1950)
- I Am the Captain (1950)
- Hearts at Sea (1950)
- The Master of Vapor (1951)
- Milano Miliardaria (1951)
- The Wizard by Force (1951)
- Brief Rapture (1951)
- Quo vadis? (1951)
- It's Him!... Yes! Yes! (1951)
- Anna (1951)
- The Dream of Zorro (1952)
- The Favorite (1952)
- The Piano Tuner Has Arrived (1952)
- Girls Marked Danger (1953)
- Pilgrims of Love (1953)
- The Country of the Campanelli (1953)
- Two Nights with Cleopatra (1953)
- Good Folk's Sunday (1953)
- We Find Ourselves in Galleries (1953)
- Aida (1953)
- Africa Under the Seas (1953)
- A Day in Court (1954)
- Neapolitan Carousel (1954)
- The Anatomy of Love (1954)
- Poverty and Nobility (1954)
- The Gold of Naples (1954)
- Attila (1954)
- Scandal in Sorrento (1955)
- The Sign of Venus (1955)
- The Miller's Beautiful Wife (1955)
- The River Girl (1955)
- Too Bad She's Bad (1955)
- Lucky to Be a Woman (1956)
- Boy on a Dolphin (1957)
- The Pride and the Passion (1957)
- Legend of the Lost (1957)
- Desire Under the Elms (1958)
- The Key (1958)
- The Black Orchid (1958)
- Houseboat (1958)
- That Kind of Woman (1959)
- The Millionairess (1960)
- Heller in Pink Tights (1960)
- It Started in Naples (1960)
- A Breath of Scandal (1960)
- La ciociara (1960)
- El Cid (1961)
- Divorzio all'italiana (1961)
- Boccaccio '70 (1962)
- Lykke og krone (1962) (dokumentala)
- Madame Sens-Gene (1962)
- The Condemned of Altona (1962)
- Five Miles to Midnight (1962)
- Showman (1963) (dokumentala)
- Ieri, oggi, domani (1963)
- Visit to the Stars (1964) (film laburra)
- The Fall of the Roman Empire (1964)
- Matrimonio all'italiana (1964)
- Operation Crossbow (1965)
- Lady L (1965)
- Judith (1966)
- Arabesque (1966)
- A Countess from Hong Kong (1967)
- More Than a Miracle (1967)
- Ghosts - Italian Style (1968)
- Sunflower (1970)
- Lady Liberty (1971)
- The Priest's Wife (1971)
- White Sister (1972)
- Man of La Mancha (1972)
- The Voyage (1974)
- Verdict (1974)
- Oopsie Poopsie (1975)
- The Cassandra Crossing (1976)
- A Special Day (1977)
- Angela (1978)
- Blood Feud (1978)
- Brass Target (1979)
- Firepower (1979)
- Aurora by Night (1984)
- Prêt-à-Porter (1994)
- Grumpier Old Men (1995)
- Soleil (1997)
- Between Strangers (2002)
- Capsicum Fillings and Fish in the Face (2004)
- Lives of the Saints (2004) (telefilma)
- Friday or Another Day (2005)
- Nine (2009)
- Femina (2010)
- La vita davanti a sé (2020)
Irudi galeria
Erreferentziak
- «Sophia Loren: Her Life and Career | Academy Features | The Academy of Motion Picture Arts and Sciences» web.archive.org 2014-09-30 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- Tejero, Juan. (2012). Sophia Loren. La "piazzola". Dendra Médica. Revista de Humanidades, 252-259 or..