Sooronbai Zheenbekov
Sooronbai Xaripovitx Zheenbekov (kirgizeraz: Сооронбай Шарипович Жээнбеков; Bi-Myrza, Kirgiziako SES, Sobietar Batasuna, 1958ko azaroaren 16a) kirgizistandar politikaria da. Kirgizistango presidentea izan zen 2017tik 2020ra.
Ibilbide politikoa
Kirgizistango lehen ministroa izan zen 2016ko apiriletik 2017ko abuztura, Almazbek Atambaiev presidente zela. 2017ko bozetan gailendurik, Errepublikako presidente izendatu zuten azaroaren 24an. 2020ko urriaren 4an egindako parlamenturako hauteskundeen ondoren, protesta handiak izan ziren herrialdean, eta urriaren 15ean Zheenbekovek dimisioa eman zuen; "Ez diot botereari kosta ahala kosta eutsiko. Ez dut Kirgizistango historiara pasatu nahi odola isuri eta bere herritarrak tirokatu zituen presidente gisara. Beraz, dimisioa aurkeztea erabaki dut", adierazi zuen.[1]
Erreferentziak
- Ortega Zubiate, Maria. Kirgizistango presidenteak dimisioa eman du «odola isur» ez dadin. Berria, 2020ko urriak 16, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-1).