Soong Mei-ling

Soong Mei-ling edo Soong May-ling (txinera tradizionalez: 宋美齡; txinera sinplifikatuz: 宋美龄, pinyina: Sòng Měilíng, 1898 - 2003), Madame Chiang Kai-shek edo Madame Chiang izenez ere ezaguna, Txinako Errepublikako lehen dama izan zen, Chiang Kai-shek presidentearen emazte izan zelarik.

Soong Mei-ling

Ahotsa
member of the Constituent National Assembly (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaPudong Barrutia eta Shanghai, 1897ko martxoaren 5a
HerrialdeaQing dinastia
Txinako Errepublika (1912–1949)
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
HeriotzaNew York, 2003ko urriaren 23a (106 urte)
Hobiratze lekuaFerncliff Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: eritasuna
Familia
AitaCharlie Soong
AmaNi Kwei-tseng
Ezkontidea(k)Chiang Kai-shek  (1927 -  1975eko apirilaren 5a)
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaWellesley College 1917)
Piedmont University (en) Itzuli
Wesleyan College (en) Itzuli
(1912 - 1913)
Hizkuntzaktxinera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta public figure (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMetodismoa
Alderdi politikoa Kuomintang

IMDB: nm0156976 Find a Grave: 8023780 Edit the value on Wikidata

Biografia

Soongek zeregin nabarmena izan zuen Txinako Errepublikako politikan. Sun Yat-sen Errepublikaren sortzailearen koinata zen.

Soong Mei-lingek Chiang Kai-shekekin topo egin zuen 1920an. Chiang budista izanik, Soongen senitarteko kristauak kontra egon ziren hasieran, eta azkenean utzi zioten ezkontzen bakarrik Chiangek bere dibortzio froga erakutsi eta kristautasunera bihurtuko zela agindu ondoren. 1927an ezkondu ziren[1].

Bigarren Txina-Japonia Gerran rol aktiboak izan zituen Txinako Errepublikaren politika militarrean ere, bereziki aireko indar txinatarren koordinazioan. Joseph Stilwell eta Claire Lee Chennault komandante militar estatubatuarrek (Txinako fronteetan AEBek jarritako buruzagi militar nagusiek) zuzenean berarekin tratatu behar zuten kontu askotan[2].

1943an Ameriketako Estatu Batuetan zortzi hilabeteko bira egin zuen laguntza lortzeko[3].

Gerra horren ondoren, Gerra Zibila izan zen komunisten aurka, eta Chiang Kai-shek-ek Taiwanera ihes egin zuenean bere gobernuarekin, hara jarraitu zion emazteak. 1975ean senarra hil zitzaionean, bizitza publikotik ezkutatu zen alarguna, eta Estatu Batuetan bizi izan zen (bisitak eginez Taiwanera) 2003an hil zen arte, 105 urteko adinarekin (hiru mendetan bizi izandako pertsona izan zen).

Iruditegia

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «CHINA: Soong Sisters» Time 1927-12-12 ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2019-07-18).
  2. Byrd, Martha, 1930-. (1987). Chennault : giving wings to the tiger. University of Alabama Press ISBN 0817303227. PMC 14098529. (Noiz kontsultatua: 2019-07-18).
  3. (Ingelesez) Karon, Tony. (2003-10-24). «Madame Chiang Kai-Shek, 1898-2003» Time ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2019-07-18).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.