Sondershausen
Sondershausen Alemaniako herri bat da, Turingia estatuan eta Kyffhäuserkreis barrutian dagoena, Harz mendietatik gertu. Gainera, aipaturiko barrutiko hiriburua ere bada. Erfurtetik 50 kilometro iparraldera dago, gutxi gora-behera.
Sondershausen | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
mining community (en) | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||
Alemaniako estatua | Turingia | ||||||||||
Rural district of Thuringia | Kyffhäuserkreis | ||||||||||
Alkatea | Steffen Grimm (en) | ||||||||||
Posta kodea | 99706 | ||||||||||
Udalerri kodea | 16065067 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 51°22′00″N 10°52′00″E | ||||||||||
Azalera | 201.21 km² | ||||||||||
Altuera | 208 m | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 21.317 (2022ko abenduaren 31) 432 (2021) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 105,94 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 03632 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Rolla (Missouri), Pecquencourt eta Kazlų Rūda (en) | ||||||||||
sondershausen.de |
1918 arte, Schwarzburg-Sondershausen printzerriko zati izan zen.
Toki ikusgarriak
- Sondershauseneko gazteluak, antigoaleko gauzen eta historia naturalaren bildumak gordetzen ditu. Pizkunde garaian jauregi bihurtua, beranduago forma barrokoekin zabaldua izan zen, 1764-1771 urte bitartean. Balio berezikoak dira "Egongela urdina" eta lorategiak.
- Printzeen Jauregi zaharra, 1721 eta 1725 bitartean eraikia, printzeentzako bizilekua izan zen 1835etik 1851 arte. Gaur egun, Kyffhäuserkreiseko Barruti administrazioaren bulegoa dago bertan.
- Trinitatiskirche barrokoa (Hirutasunaren Eliza) sinesmen ebanjelikokoa eta Printzeen mausoleoa, 1892an eraikiak.
Demografia
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.