Sonakay

Sonakay Donostiako musika taldea da, flamenkoa euskaraz egiten duena[1]. Ijitoak eta euskaldunak direnez euskal abestiak flamenko estiloan kantatzen dituzte[2]. Sonakay izenak "urrea" esan nahi du kalo hizkuntzan[3].

Sonakay
Datuak
JatorriaDonostia (Gipuzkoa)
Musika motaflamenkoa
Urteak2015 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)NO-CD Rekords
Taldekideak
Yoni Camacho
Ramón Vélez
José Jiménez
David Escudero
David Bernárdez
Lehengo taldekideak
Rafita
Santi
Rubén Jimenez
Badok: sonakay

Ibilbidea

Donostian lokala duten arren inguruko herrietakoak dira, Hernani, Errenteria, Irun eta Donostia bertakoak. 2006an elkartu ziren lehen aldiz baina etenaldi luze baten ondoren 2015 urtean berriz elkartu eta proiektuari sendotasuna ematea erabaki zuten. Kontzertuak ematen hasi ziren eta 2018an Espainiako Telecinco telebista kateko Got Talent saioan aurkeztu ziren Txoria txori abestiarekin eta arrakasta handia izan zuten[4]. Finaleraino iritsi ziren[5].

Internet bidez zabaldu dituzte beraien abestiak; "Txoria txori", "Loretxoa"... Euskarazko abestien bertsioak egiteaz gain abesti berriak ere sortzen dituzte[6]. 2018an aurreneko diska argitaratu zuten, Sonakay denontzat izenekoa.

Bigarren diskoa 2020an plazaratu zuen taldeak. 11 abestiren artean, Sonakayren propioez gain Urkoren "Agur Euskal Herriari" eta Xabier Leteren "Xalbadorren heriotzean" abestien bertsioak egin zituen besteak beste.

2022an hirugarren diskoa atera zuen, Suerte izenekoa. Lehenengo singlea David Bowieren "Heroiak" abestiaren bertsioa izan zen, Harkaitz Canok euskaratu zuena[7].

Diskografia

  • Sonakay denontzat (2018, NO-CD Rekords)[8]
  • Sonakay guztiekin (2020, NO-CD Rekords)[9]
  • Suerte (2022, NO-CD Rekords)[10]

Erreferentziak

  1. «“Ez gatoz ezer ere aberastera, gure erara egin nahi dugu, besterik ez”» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-16).
  2. (Gaztelaniaz) Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Sonakay: ‘Desde pequeños hemos escuchado a Laboa y a Benito’» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-16).
  3. «Euskaraz abesten duten ijitoak» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-16).
  4. (Gaztelaniaz) «Sonakay arrasa en 'Got Talent' cantando flamenco en euskera» El Diario Vasco 2018-02-16 (Noiz kontsultatua: 2018-02-16).
  5. (Gaztelaniaz) «Sonakay no logra imponerse en la final de 'Got Talent'» El Diario Vasco 2018-04-12 (Noiz kontsultatua: 2018-04-12).
  6. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «'Txoria txori', flamenko estiloan» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-16).
  7. Sarriegi, Enekoitz Telleria. «Yoni Camacho eta David Escudero: «Kausarik gabeko matxinoak gara»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-18).
  8. Sonakay denontzat. (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
  9. «Sonakay guztiekin» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-18).
  10. «Suerte» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-18).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.