Sona Jobarteh
Maya Sona Jobarteh (Londres, 1983ko urriaren 17a) abeslari, musikagile eta aktore gambiarra eta ingelesa da[1]. Griot familia batetik datorren aurreneko emakumezko kora jotzaile profesionala da[2].
Sona Jobarteh | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1983ko urriaren 17a (40 urte) |
Herrialdea | Gambia Erresuma Batua |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | The Purcell School for Young Musicians (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
sonajobarteh.com | |
Biografia
Londresen jaio bazen ere bere gambiar jatorria aldarrikatzen du[2] eta Ingalaterran beste bizi da Gambian. Afrika mendebaldeko tradizioak zabaldu eta berrinterpretatzen ditu, musiko garaikideek hip-hop eta jazzarekin egiten dituzten uztartzeak baztertuz.
Afrika mendebaldeko bost kora-jotzaile familia garrantzitsu daude eta horietako baten parte da Sona Jobarteh. Amadu Bansang Jobarteh kora jotzaile handiaren biloba da[1]. Kora 21 soka dituen harpa antzeko musika tresna da, aitarengandik semearengana pasatzen dena[2], eta Jobarteh aurreneko emakumezko kora jotzaile profesionala bihurtu da. 11 urte zaharragoa den Tunde Jegede anaiak erakutsi zion hiru urte baino ez zituela eta Gambiara anaiarekin edo aitarekin egiten zituen urteroko bidaietan praktikatzen zuen[3].
Londresko Royal College of Music kontserbatorioan txelo, piano eta harpa ikasketak egin zituen eta Purcell School of Music gazteentzako akademian musika konposatzen ikasi zuen[1].
Musika ibilbidea
Lau urte zituela hartu zuen parte emanaldi batean Londresko Jazz Café-ren eskenatokian[4] eta haurtzaroan hainbat jaialditan haru zuen parte. Ikasle zela hainbat orkestratako proiektutan aritu zen, Royal Philharmonic Orchestrarekin ere kolaboratu zuen emanaldi batzuetan. Horrela iritsi ziren Spoken Herbs eta Nu Beginin diskoetako partehartzeak. 2005 urtean 500 Years Later filmean Tunde Jegede anaiak egin zuen soinubanda eta Sona Jobarteh kora-jotzaile gisa azaldu zen[4].
2008 urtean Afro Acoustic Soul diskoa atera zuen, bere aurrenekoa. Abestiek maitasun gazigozoetaz hitzegiten zuten eta gai sozialak lantzen dituzten hitzak ere badaude[1].
2010 urtean Afrikari buruzko dokumentala zen Motherland filmeko soinubanda egin zuen[5]. Afrika mendebaldeko Griot tradizioa islatu zuen konposizioetan[1].
2011n bigarren diskoa atera zuen, Fasiya[1].
Diskografia
Diskoak
- Afro Acoustic Soul (2008)
- Fasiya (2011)
Kolaborazioak
- Spoken Herbs (2006) - ekoizlea eta artista gonbidatua
- Nu Beginin (2007) - artista gonbidatua
Filmeen soinubandak
- Motherland: The Score (2010)
Filmografia
- 500 Years Later - Kora jotzailea
- The Idea - aktorea
- Broken Embraces - Kora jotzailea[6]
- The First Grader - abeslaria
Erreferentziak
- «Meet Sona Jobarteh: Britain’s Queen of the Kora!» www.thenewblackmagazine.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
- (Gaztelaniaz) «Sona Jobarteh ofrecerá concierto en el Teatro Diana» El Informador :: Noticias de Jalisco, México, Deportes & Entretenimiento (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
- www.charliegillett.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
- «African Success : Biography of Sona Maya JOBARTEH» www.africansuccess.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
- «MOTHERLAND | Official Film Site | Owen 'Alik Shahadah» www.themotherland.info (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
- «Sona Jobarteh» IMDb (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).