Somorrostroko gudua (1874ko otsaila)

Somorrostroko lehenengo gudua Somorrostroko haranean alfontsotarrek eta karlistek 1874ko otsailaren 24 eta 25 artean egindako gudua izan zen, Bigarren Karlistaldiko Bilboko setioa desegitea helburua zuena.

Somorrostroko gudua
Bigarren Karlistaldia
Preso liberalak On Karlosen aurrean
Data1874ko otsailaren 24-25
LekuaSomorrostro Harana
Koordenatuak43°20′07″N 3°06′15″W
EmaitzaKarlisten garaipena
Gudulariak
Karlistak Espainia Errepublikarrak
Buruzagiak
Torcuato Mendiri Domingo Moriones
Artikulu hau 1874ko otsaileko guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Somorrostroko gudua».

Gudua

Liberalak Janeo mendian, Rigadan eta Barbadun ibaiaren ezkerraldean zeuden. Karlisten gotorlekuak, berriz, Montaño mendian, Murrietan, San Pedro Abanton, Santa Julianan eta La Mina Rubian (Putxeta auzopean) ziren. Bere artilleria Bilbora begira zegoenez, karlistek muinoak baino ez zituzten babesteko.[1]

Moriones jeneralak bere gudaroste guztiak bidali zituen Montañoko magaletarantz. Janeoko artilleria liberalaren babesa bazuen ere, eraso bortitzak ez zen nahikoa eta Torcuato Mendirik zuzendutako karlistak eusteko gai izan ziren.[2] Alde biek eroritako asko izan zituzten. Fernando Primo de Rivera bera zaurituta suertatu zen eta Morionesek, indargabeturik, ordezkatua izateko eskaera egin zuen.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Bibliografia

  • Idoia Estornés Zubizarreta: «Karlismoa eta Karlista Gudak: Bigarren Guda Karlista (1872-1876)», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  • Francisco Hernando: La Campaña Carlista. 1872-1876 Jouby y Roger Editores. Paris. 1877
  • Antonio Brea: Campaña del Norte 1873-1876 Biblioteca Popular Carlista. Bartzelona. 1897.
  • Reynaldo Brea: Príncipe Heroico y Soldados Leales Biblioteca Popular Carlista. Bartzelona. 1910.
  • Cesar Alcalá: La Tercera Guerra Carlista 1872-1876. Ristre. 2003

Kanpo estekak

Historia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.