Somontano de Barbastro
Somontano de Barbastro (Semontano de Balbastro aragoieraz) Aragoiko (Espainia) eskualdea da, Huescako probintziaren erdialdean dagoena hain zuzen ere.
2007an ia 24.000 pertsona bizi ziren bertan. Barbastro bera da hiriburua.
Mugakideak
Iparraldean Sobrarbe eta Alto Gallego, hegoaldean Monegros, ekialdean Ribagortza, La Litera eta Cinca Medio eta mendebaldean Hoya de Huesca mugakide ditu.
Udalerriak
Abiego, Adahuesca, Alquezar, Azara, Azlor, Barbastro, Barbuñales, Berbegal, Bierge, Castejon del Puente, Castillazuelo, Colungo, Estada, Estadilla, El Grado, Hoz y Costean, Ilche, Laluenga, Laperdiguera, Lascellas-Ponzano, Naval, Olvena, Peralta de Alcofea, Peraltilla, Pozan de Vero, Salas Altas, Salas Bajas, Santa Maria de Dulcis eta Torres de Alcanadre.
Aragoiera
Eskualdean hegoaldeko aragoierazko hiztunak (semontanés) bizi dira.
Ardoa
Eskualdean, Somontanoko jatorrizko izendapenarekin ardoak egiten dituzte.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Somontano eskualdeko gida turistikoa