Somogy

Somogy (kroazieraz: Šomođska županija) Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen hego-mendebaldean dago, Hegoaldeko Transdanubia eskualdean, Kroaziako mugaren ondoan. Horrez gain, Hungariako Zala, Veszprém, Fejér, Tolna eta Baranya konderriak ere mugakide ditu. 6.065 km²ko azalera du, eta 2011n 317.947 biztanle zituen[1]. Hiriburua Kaposvár da.

Somogy
 Hungaria
Administrazioa
Estatua Hungaria
Izen ofizialaSomogy vármegye
ISO 3166-2HU-SO
HiriburuaKaposvár
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak46°25′N 17°35′E
Azalera6,065,07 km²
MugakideakZala konderria, Veszprém, Fejér, Tolna eta Baranya
Demografia
Biztanleria293.470 (2022ko urriaren 1a)
−18.614 (2015)
Dentsitatea52,4 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaHegoaldeko Transdanubia
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua
http://www.som-onkorm.hu/

Geografia

Somogy Hungariako hego-mendebaldean dago. Iparraldeko muga Balaton aintzira handiak egiten du, eta hegoaldekoa Drava ibaiak. Konderria bere baso eta zingira zabalengatik ezaguna da. Iparraldea, Külso-Somogy, Transdanubiako muinoetan hedatzen da, Balaton aintziraren eta Kapos haranaren artean. Hegoaldea, Belso Somogy, lautada oihantsua da, zatirik handienean[2].

Banaketa administratiboa

2013ko erreformaren ondoan, konderria 8 barrutitan (járás) banaturik dago:

Barrutia Hiriburua Eremua (km²) Biztanleria (2013) Udalerriak (település)
Barcs Barcs 696,47 23.613 26
Csurgó Csurgó 496,20 16.594 18
Fonyód Fonyód 645,44 33.962 21
Kaposvár Kaposvár 1.591,36 119.904 78
Marcali Marcali 904,24 34.234 37
Nagyatád Nagyatád 647,07 25.609 18
Siófok Siófok 657,05 50.397 24
Tab Tab 427,24 12.716 24

Hiri eta herriak

Kaposvár, hiriburua.

Konderri eskumenak dituzten hiriak

Hiri eta herri handiak

(2015eko biztanleria[3])

  • Siófok (25.386)
  • Marcali (11.541)
  • Barcs (10.858)
  • Nagyatád (10.623)
  • Balatonboglár (5.798)
  • Balatonlelle (5.223)
  • Csurgó (5.053)
  • Fonyód (4.757)
  • Tab (4.364)
  • Nagybajom (3.288)
  • Lengyeltóti (3.003)
  • Kadarkút (2.435)
  • Zamárdi (2.424)
  • Balatonföldvár (2.195)
  • Igal (1.305)

Ekonomia

Nekazaritzak pisu handia dauka Somogy konderriko ekonomian. Uzta nagusiak artoa, garia, azukre erremolatxa eta patata dira; abeltzaintza, basogintza eta arrain hazkuntza ere garrantzitsuak dira. Babócsa eta Iharosberényn petrolioa aurkitu da. Kaposvár eta beste hiri txikiago batzuetan manufaktura industriak daude. Turismo gune nagusia Balaton aintzira da[2]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Somogy. 2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica (Noiz kontsultatua: 2015-12-03).
  2. Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1.. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu (Noiz kontsultatua: 2015-12-03).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.