Some Mother's Son
Some Mother's Son (euskaraz Edozein Amaren Semea) 1996ko Terry George irlandar zinema zuzendariaren filma bat da. Filmaren gidoia bera Terry George eta Jim Sheridan zinema zuzendariak elkarlanean idatzi zuten. 1996ko abenduaren 25an estreinatu eta Canneseko Zinemaldian ere proiektatu zen.
Some Mother's Son | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1996 |
Izenburua | Some Mother's Son |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Irlandako Errepublika |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 112 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Terry George |
Gidoigilea(k) | Terry George Jim Sheridan |
Antzezlea(k) | |
Helen Mirren Fionnula Flanagan Aidan Gillen David O'Hara John Lynch (Bobby Sands) Tom Hollander Ciarán Hinds Geraldine O'Rawe (en) Gerard McSorley Peter Howitt John Kavanagh Tim Woodward | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jim Sheridan Arthur Lappin (en) Edward Burke (en) |
Konpainia ekoizlea | Hell's Kitchen Productions (en) |
Edizioa | Craig McKay (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bill Whelan |
Argazki-zuzendaria | Geoffrey Simpson |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Belfast |
Argumentu nagusia | Ipar Irlandako gatazka, Irlandako Armada Errepublikazalea (1919-1921)a, 1981eko Irlandako gose greba eta parent–child relationship (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Young European Film of the Year (en) 9th European Film Awards (en) Terry George, Hell's Kitchen Productions (en) |
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Filma 1980ko hamarkadaren hasieran Ipar Irlandako gatazka puri-purian zegoen garairik latzenean girotzen da. Ipar Irlandako Maze espetxean Bobby Sands (John Lynch) buru zutelarik Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarra preso talde batek antolatutako 1981eko Irlandako gose greban oinarritzen da. Gose Greba hau talde armatu horretako presoek jasaten zituzten baldintzen aurkako protesta bat izan zen, talde honek jasotako preso kiriminalen egoera baztertu eta eurentzat gerra presoen tratua emateko eskaera aldarrikatu zutelarik. Helen Mirren eta Fionnula Flanagan, eta sutsua aktoreak preso talde horretako bi kideen (Aidan Gillen eta David O'Hara) amak antzezten dituzten: lehenbizikoa politikaren zioez nazkaturik paso egin eta oldarkeria gaitzesten duen emakumea da, bigarrena aldiz irlandar errepublikar peto-peto delarik, patuak ikuspuntu eta bizimodu ezberdinetako bi emakume hauek elkartu eta euren semeen bizien alde ahal duten guztia egingo dute, azkenean bientzako ondorio ezberdinak izanen direlarik.
Aktoreak
- Helen Mirren: Kathleen Quigley
- Fionnula Flanagan: Annie Higgins
- Aidan Gillen: Gerard Quigley
- David O'Hara: Frank Higgins
- John Lynch: Bobby Sands
- Tom Hollander: Farnsworth
- Tim Woodward: Harrington
- Ciarán Hinds: Danny Boyle
- Geraldine O'Rawe: Alice Quigley
- Gerard McSorley: Aita Daly
- Dan Gordon: McPeake inspektorea
- Grainne Delany: Theresa Higgins
- Ciarán Fitzgerald: Liam Quigley
- Robert Lang: Britainiar Gobernuko ministroa
- Stephen Hogan: Turk gaztea
Ikus gainera
Kanpo estekak
- Some Mother's Son filmaren IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)
- Some Mother's Son filma oso-osorik ikusgai (Ingelesez)