Somasjärvi

Somájávri, Somasjärvi edo Somášjávri aintzira Finlandia eta Norvegia artean dagoen aintzira bat da; Enontekiö eta Kautokeino udalerrien artean, hain zuzen. Alde finlandiarrean aintziraren %65a dago (1,75 km²) eta norvegiarrean aldiz, gainontzekoa. Enontekiön iparren dagoen aintzira da, eta Käsivarsi Eremu Basatian dago, Lappi osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatian, hain zuzen; aliota txikiak, antzara nanoak, belatz handiak, elur-hontzak, eskandinaviako lagopodoak, ipar-belatzak, ipar-kaskabeltzak, laponiako kaskabeltzak, marikoi isats-luzeak, negu txontak eta papourdinak dira, esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago ere; hala nola, azeri zuri eta gorriak, elur-oreinak, erbinude zuriak, eskandinaviako lagopodo eta lursaguak, ipar-katamotzak, jatunak, mendi lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].

Somasjärvi aintzira.
Somasjärvi aintzira
Somasjärvi (fi) / Somájávri (no) / Somášjávri (se)
Geografia
HustubideaValtijoki ibaia

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.

Pitsusjärvi aintzira, Halti muinoa eta Pitsusköngäs ur-jauzia Somasjärviren bizilagun nagusiak dira. Zuzenean Eskandinaviako mendietatik datorren [urak betetzen du aintzira; bestalde, ura, Valtijoki ibaiaren bitartez kanporatzen da. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.