Solsona

Solsona Kataluniako udalerria da, Solsonès eskualdeko hiriburua dena eta Lleidako probintzian ere kokatua. Barruti judizialeko burua da eta eskualdeari izena ematen dio.

Solsona
Kataluniako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
ProbintziaLleidako probintzia
EskualdeaSolsonès
AlkateaJudit Gisbert i Ester (en) Itzuli
Izen ofizialaSolsona
Posta kodea25280
INEk ezarritako kodea25207
Geografia
Koordenatuak41°59′40″N 1°31′04″E
Map
Azalera17.7 km²
Altuera664 m
MugakideakLladurs eta Olius
Demografia
Biztanleria9.171 (2023)
40 (2022)
alt_left 4.606 (%50,2) (%48,9) 4.488 alt_right
Dentsitatea518,14 bizt/km²
Etxebizitzak345
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaL
Hizkuntza ofizialakatalan
ajsolsona.cat

Ezagunak dira bertako erraldoiak, irailean ospatu ohi den Festa Major (jai nagusia) jaian eta ihauterietan ateratzen direnak. Solsonako katedrala Solsonako elizbarrutiaren egoitza da.

Historia

Solsonako Katedrala

Neolitiko garairako bazeuden Solsonako lehen biztanleak. X. mendetik aurrera, herria handituz eraikitzen joan ziren monasterio eta gazteluaren inguruan. Erdigune historikoak Erdi Aroko aztarnak ditu oraindik, harresiaren zatiak ere ikus daitezkeelarik.

Folklorea

Solsonarrei mata-rucs (asto-hiltzaileak) deitu ohi zaie; kondaira batek dioenez, kanpandorrean zeuden landare batzuk jateko eman nahi zizkion abeltzain batek bere astoari, eta landarea jaitsi beharrean astoa igo zuen soka bat baliatuz, hura urkatu eta ito arte.

Kondaira hau urtero oroitarazten dute carnestoltes (ihauteriak) jaietan. Jai hauetan kanpandorretik astoa zintzilikatzen dute, hura txiza egiten hasten delarik.

Biztanleriaren bilakaera

Biztanleriaren bilakaera
190019101920193019401950196019701981199120012009
2.2462.4812.6873.2333.2393.8215.0085.3606.2676.6587.3449.233

Ikus, gainera

  • Lleidako udalerrien zerrenda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.